Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
25.000 arigunetik gora izango dira Euskaraldian

2020-10-21
Hilabete eskas falta da ariketa soziala abiarazteko eta Topaguneak helarazitako datuen arabera, gora egin gu Euskaraldiko batzordeak osatu dituzten herrien kopuruak. Hain zuzen Euskal Herriko 421 herritan daude batzordeak, duela bi urte baino hamasei gehiagotan. Parte hartzeari dagokionez, entitateei bideratuta dagoen edizio honetan, era askotako 6.737 eragilek eman dute izena. Horietan 25.091 arigune sortuko dituzte, hau da, norbanakoei euskaraz aritzeko erreztasunak emango dizkioten espazioak.
bideoa prestatzen
Stefany Sada, alai eta errebelde (bigarren zatia)

2020-10-16
Stefany Sada dugu aste honetako protagonista. Sei urte zituela etorri zen Kolonbiatik Iruñera, harrera familia euskaldunarengana. Ostiraleko saioan Sinarzubira joango gara, bertan egiten duten lana ezagutzera. Gero, Alde Zaharrera igoko gara lagun batekin izozki bat hartzera. Euskara eta lan munduaz hitz egingo dugu. Gainera Stefanyk proposamen bat dauka Hamaika Telesbitarentzat!
bideoa prestatzen
Ritxi Azzena, Sardiniatik irribarrez (lehenengo zatia)

2020-10-07
Ritxi da aste honetako izen propioa. Sardinian jaioa, erasmus programaren bidez heldu zen Bartzelonara. Euskal Herriko beste hiru ikaslerekin elkartu zen ikasle pisuan. Haien bidez ezagutu zuen euskara. Gradua amaituta, Iruñera etorri zen bizitzera eta euskara ikasteari ekin zion. Ritxik badu zer kontatu hizkuntza gutxituez, sardoa baita Sardiniako jatorrizko hizkuntza. Baina, euskarari buruz eta "euskaldun berri" izateaz ere aritu da.
bideoa prestatzen
19 arigune izango ditu Euskaraldiak Etxebarrin

2020-09-24
Azaroaren 20tik abenduaren 4 bitartean ospatuko da aurten Euskaraldia eta Etxebarriko batzordeak ariketan parte hartuko duten ariguneak aurkeztu ditu. Enitateei begira antolatu dute aurten Euskaraldia eta irauten duen bitartean Etxebarriko 19 entitatek euskaraz aritzeko aukera emango dute barne- zein kanpo-harremanetan.
bideoa prestatzen
Hizkuntza gutxituetatik artea sortzen

2020-09-24
Hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten zenbait herrialdetako hainbat artista elkartu dira Irlandako Connemara hirian, artearen eta hizkuntzaren ikuspuntuak bateratzeko eta aberasteko. Amaia Elizaran dantzari gipuzkoarra joan da Euskal Herriko ordezkari gisa.
bideoa prestatzen
Rabeb Ridene, Tunisian jaioa (bigarren zatia)

2020-09-18
Aste honetan Rabeb Ridene tunisiarra ezagutuko dugu. Altsasura bizitzera etorri zen bere senarrarekin. Gaurko saioan, bere okindegiaren ateak irekiko dizkigu. Bertan, euskarak eta arabierak hitz amankomunak dituztela ezagutuko dugu.