Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Berriak ekoiztutako 'Geroa euskaratik' saioak euskararen egungo egoera eta aurrera begirako gakoak ditu hizpide

2020-07-08
Euskararen presentzia pandemia garaian aztertu da Martin Ugalde Foroan. Berriak “Geroa euskaratik” deitutako saioan jaso du egungo egoera zein den, eta aurrera begirako gakoak eta egin beharrekoak. Irene Arrarats Berriako euskara arduraduna, politikarien hizkuntza hautuaz aritu da eta herritarrei baino gehiago eskatu behar zaiela iritzi dio. Jon Sarasua unibertsitateko irakasle eta kulturgileak hizkuntzaren inguruko akordio baterako abagunea ikusten du. Bestetik, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak alarma egoeran ikusi du hizkuntza eskubideen mekanismoak ahulak direla eta berehala hartu beharreko neurriak zehaztu ditu.
bideoa prestatzen
Igor Astibia (Hekimen): "Herritarrek euskarazko hedabideetara jo dute informazio zuzena eta kalitatezkoaren bila"

2020-06-17
Inoizko daturik onenak eman dituzte euskal hedabideek pandemian zehar audientziari dagokionez. Hekimen euskal hedabideen elkarteak egindako inkestaren datuak kaleratu ditu eta horien arabera, milioi erdi hartzaile gehiago izan zituzten herri ekimeneko hedabideek martxoko bigarren erdian. Jendeak, informazio bila, gertukora jo duela dio Igor Astibia Hekimeneko kideak eta hedabideen esfortzua nabarmendu du.
bideoa prestatzen
Igor Astibia (HEKIMEN): "Euskal hedabideek sekulako ahalegina egin dute eta emaitzak oso onak izan dira"

2020-06-17
Pandemiak herri ekimeneko hedabideen izandako ondorioak aztertu ditu kaleratu berri duen txostenean. Etxealdian, ikusitako orrialdeen kopurua, webguneek jasotako bisitek eta erabiltzaileek nabarmen gora egin zuten. Aldiz, aspektu negatiboen baitan, publizitatearen beherarakada aipagarria da baita. Sektorearen indartzea eta etengabeko eraberritzea defendatu ditu Astibiak. Honatx solasaldiaren aurrerapena.
bideoa prestatzen
Gaur egun erabiltzen diren bezala agertzen ditu euskarazko zenbait hitz 1610ean Suitzan idatzitako "Mithridates" liburuak

2020-06-11
Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalari suitzarrak 6 bat orrialde eskaini zizkion euskarari 1610ean "Mithridates" lanean. Obran zenbait hizkuntzetako hiztegia eta informazioa bildu zituen Waserrek, tartean euskara, eta Aritz Otazuk, Mintzo editorialeko kideak, azaldu duenez, euskarak garaian zuen garrantzia erakusten du lanak. Gainera, "bihotza" edo "gatza" bezalako hitzetan "tz" fonemaren idazketa nabarmendu du Otazuk, duela 100 bat urte asmatu zelaren teoria faltsutzen duelako.
bideoa prestatzen
Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalari suitzarrak 1610ean idatzitako liburua aztergai

2020-06-11
Mintzoa editorialak Euskal Herrira ekarri du euskararen historia ezagutzeko liburu garrantzitsua. Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalari suitzarrak 1610ean idatzitako lana da, non erakusten den garai hartan jada gaur egun erabiltzen ditugun zenbait hitz orain bezala erabiltzen eta idazten zirela, “tz” fonema barne. Aritz Otazu editorialeko arduradunak azaldu dizkigu xehetasunak aste honetako Artekalen. Horrekin batera, Maider Lopez Donostiarrak Bilboko Arte Ederren Museorako sortutako instalazioa, Mursego musikariaren bideo-klaseak edota Walter Benjamin filosofoaren artearen “aura” kontzeptua ezagutaraziko dizkizuegu.
bideoa prestatzen
Ipar Euskal Herriko euskarazko kazetaritzak erreferente bat galdu du

2020-06-03
Mattin Larzabal hil da, Ipar Euskal Herriko kazetaritzan ezinbesteko erreferentzia. Larzabalek 30 urteko ibilbide luzea egin zuen irratian, eta, besteak beste, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 24. aldiko Ohorezko aipamena jaso zuen 2012an.