Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Gaizka Garitanok Athletic-en aulkian jarraituko du

2020-11-10
Valladoliden jasotako porrotaren ostean, Athletic-en inguruko hainbat zurrumurru eta kritika hedatu diren arren, Gaizka Garitanok lehoien aulkian jarraituko du Betisen aurkako partidan. Eguneroko kirol errepasoa.
bideoa prestatzen
Lehen postuan sendo eusten du Realak Vigon irabazi ostean, analisia Ane Urkirirekin batera

2020-11-02
Talde txuri-urdinak garaipen argia eskuratu zuen Balaidos futbol zelaian bat eta lau nagusitu ostean. GARAko kazetari Ane Urkiri Ansolarekin batera Realaren jokoaren gakoak aztertu eta Athletic-ek Sevillaren aurka lortutako hiru puntuak izan ditugu hizpide.
bideoa prestatzen
Mikel Huarte: "Osasuna talde sendoa zen 36an, eta gerrak futbola ere suntsitu zuen Nafarroan"

2020-10-28
Mikel Huarte 'Rojos' liburuaren egilera elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Mikel Huartek, ogibidez suhiltzaileak eta soziologian adituak, 'Rojos' liburua argitaratu du, azkeneko urteetan taldean egindako ikerketa lanaren haritik. Liburuak Osasuna klubaren jatorria eta gerra eta gerra osteko egoerak aztertzen ditu.
bideoa prestatzen
Zertan datza analista futbolistiko baten lana?

2020-10-27
Gurean Gaur albistegiaren baitan, Gorka Etxeberriarekin hitz egiteko beta izan dugu. Futbolaren baitan analista gisa aritzen da eta berarekin batera, gizonezkoen zein emakumezkoen, euskal taldeen azterketa sakona osatu dugu.
bideoa prestatzen
Aitor Martinez (Deia): "Athletic-ek atzoko garaipenari jarraikortasuna eman behar dio orain"

2020-10-19
Gurean Gaur albistegiaren baitan, kirolari eskainitako tartean, Athletic-en egoera aztergai izan dugu Deiako kazetari Aitor Martinezekin batera. Levanteren aurkako hiru puntuek efektu balsamikoa izan dute talde zuri-gorriaren inguruan eta Martinezen esanetan, orain, lehoiek garaipenari segida eman beharko diote Iruñeko derbian.
bideoa prestatzen
Leo Messi Bartzelonako jokalariak kluba uzteko erabakia hartu duela jakinarazio dio zuzendaritzari

2020-08-26
Azken urteotan tira-bira ugari izan ditu Rosarioko izarrak klubaren egungo arduradunekin bai kirol-arloan zein entitatearen kudeaketan hartutako erabakiengatik eta azken denboraldiko emaitza txarrek, Bayern-en aurkako porrot historikoa barne, erabakia hartzera bultzatu dute komunikabide espezializatuek argitaratu dutenez