Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Ainhoa Tirapu (Futbolaria): "Egia esan ez dakigu lehiaketa bueltatuko den, baina ez dirudi"

2020-04-16
Gurean Gaur elkarrizketaren atalean, Ainhoa Tirapu futbolaria izan dugu gaur. Nabarmendu du ez dakitela Liga bukatuko duten, "baina entzuten denagatik" ez dirudiela. 20:00etan eta 22:30ean elkarrizketa ikugai izango duzue Hamaika Telebistan eta nahieran www.hamaika.eus webgunean.
bideoa prestatzen
FIFA20 Euskal Ligaren finala eta Bertso Derbia

2020-04-15
Aberri Egunaren baitako programazio berezian, Hamaika Telebistak Gu Ere Bai ekimenak eta Game Erauntsiak antolatutako FIFA20 bideojokoaren lehen Euskal Ligako finala eskaini zuen. Partida Athletic-ek eta Eibarrek jokatu zuten, armaginen garaipenarekin. Ane Urkiri Ansolak eta Beñat Zarrabeitiak narratzaile lanak egin zituzten. Horrekin batera, Alaia Martín, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra eta Onintza Enbeitarekin, Bertso Derbiaz gozatzeko aukera izan genuen.
bideoa prestatzen
Italia: Lau izarretako eskuadra urdina

2020-04-07
Nazioarteko futboleako elastikorik esanguratsuenetako bat Italiako selekzioak janzten du. Marakana Txikiaren atal berri honetan, Alessandro Rutarekin batera, Italiako taldearen ibilbidea aztertu dugu. Munduko txapelketako lau titulua irabazita, historia handiko selekzioa da.
bideoa prestatzen
Apirilaren 1ean abiatuko da FIFA 20 Euskal Liga

2020-03-27
Konfinamenduan ere euskal kirolarien eta selekzioaren aldeko aldarrikapena egiteko. Gu Ere Bai eta Game Erauntsiak bultzatuta euskal taldeetako zaleek euren taldea ordezkatzen lehiatu ahalko dira. Finala, apirilaren 12an, Aberri egunean jokatuko da eta telebistan ikusteko aukera izango da, Hamaika Telebistaren eskutik.
bideoa prestatzen
30 urte eta gero, Liverpool jaun eta jabe

2020-03-21
Covid 19 gaitzak eragindako izurriteak mundu mailako kirol txapelketa nagusiak eten ditu. Itzulera datarik gabe, Ingalaterrako Premier Leagueko jarduna aztertu dugu Marakana Txikian. Orain arte, Jurgen Klopp-en Liverpoolek titulua eskura du 30 urtetako sikatearen ostean. Nabarbentzekoa baita, Leicester City, Wolverhampton edo Sheffield United-en denboraldi bikainak edo Arsenalek zein Tottenhamen kurtso zailak.
bideoa prestatzen
Athletic-ek eta Realak Sevillan jokatu beharreko Kopako finalaren eguna atzeratu dute

2020-03-11
COVID-19 gaitzak eragindako albo-kalteen baitan, prebentzio neurri gisa, apirilaren 18an Sevillako La Cartuja futbol zelaian Athletic-ek eta Realak jokatu behar zuten Kopako finala atzeratu dute. Erabakia Espainiako federazioko eta bi klubetako ordezkariek egindako batzarraren ostean hartu dute. Horiek horrela, 70000 zale inguru bilduko dituen hitzordua beste data leku-aldatzera batetara adostu dute. Hala ere, une honetan, euskal finala noiz jokatuko den erabakitzeke dago oraindik ere. Printzipioz, Txapeldunen Ligako finala baino lehenago lehiatu beharko litzateke eta, egoerak hobera eginez gero, maiatzaren amaierako daten inguruko informazioak azaldu dira.