Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Realak irabazi du Athleticen aurkako derbia

2020-02-10
Isak izan da partiduko protagonista nagusia. Bigarren zatian zelairatu da eta norgehiagoka guztiz aldatzea lortu du. Lehenengo gola emateaz gain, garaipenaren gola erdietsi du Suediako aurrelariak.
bideoa prestatzen
Granadakoa ez zen udaberriko gau bateko ametsa izan, Reala Superkoparen bila

2020-02-07
Leire Bañosek sartutako gol bati esker, Realak Levante mendean hartu zuen eta Superkopako finalerako txartela eskuratu zuen. Txuri-urdinek, iaz, Atleticoren aurkako Kopa finalean emandako ezustekoa errepikatu nahi dute orain. Hitzordua, igandean, 12:00etatik aurrera, Bartzelona ahalguztidunaren aurka Salamancako Helmántico futbol zelai mitikoan.
bideoa prestatzen
Azken minutuko estasi ederraren ostean, Granada izango da finalera heltzeko azken eskailera

2020-02-07
Iñaki Williamsek Bartzelonaren aurkako partidaren azken segundoetan lortutako golak zoramena hedatu zuen Bilbon. Athletic-ek, partida parekatu batean ostean, finalerdietarako txartela eskuratu zuen, modurik gozoenean gainera. Lehoiek beste final bat jokatu eta oraingoan titulua erdietsi nahi dute. Sevillako hitzordura bidean, azken aurkaria Granada izango da. Joaneko partida, otsailaren 12an, San Mamesen jokatuko da.
bideoa prestatzen
Iparraldeko enbata eskandinaviarrak Bernabeu hartu ostean, Iraolaren Mirandes finalerdietan

2020-02-07
Realak Kopako finalerdietarako txartela eskuratu zuen Real Madrili 3 eta 4 irabazi ostean. Urte luzez gogoratuko den norgehiagokan, Alexander Isak suediarra eta Martin Odegaard norvegiarraren lana goraipatu behar den arren, talde osoak erakustaldi aparta eskaini zuen. Orain, euskal finalaren atarian, txuri-urdinek Andoni Iraola usurbildarrak gidatzen duen Mirandés gainditu beharko dute. Joaneko partida, otsailaren 13an, Anoetan jokatuko da.
bideoa prestatzen
Realak Superkopako finala jokatzeko txartela eskuratu du

2020-02-06
Leire Bañosen gol batek eman zion garaipena Gonzalo Arconadak gidatzen duen taldeari. Finala igandeko 12:00etan izango da, Salamancako Helmantico futbol zelaian.
bideoa prestatzen
Realak Superkopako finalerako txartela jokatuko du Levanteren aurka

2020-02-04
Erreginaren kopa altxatu eta gero, Realak Superkopa lehiatzeko eskubidea irabazi zuen. Hamaika tirabiren ostean, Espainiako Futbol Federazioak data eta formatua erabaki du. Final erdi bi jokatuko dira, aurrenekoa Realak eta Levantek jokatuko dutena, bihar, Salamancako Helmantico zelaian. Ostegunean Atletico eta Bartzelonaren artekoa izango da eta, final handia, Superkopako irabazlea zein den argituko duen norgehiagoka, domekan eguerdiko 12etan ospatuko da.