Skip to main content

Azken bideoak: Eguraldia

bideoa prestatzen
Euriteek arazoak eragin dituzte Erriberako zenbait herritan

2020-06-01
Igandean eroritako euri eta kazkabarrak arazoak sortu dituzte Tuteran, Fiteron, Kaskanten, Corellan eta Ribaforadan besteak beste. Datozen orduetarako ekaitzengatik alerta horia ezarri dute Nafarroa osoan.
bideoa prestatzen
Haize boladek aldamio bat bota dute Gurutzetan eta 64 familia etxetik atera behar izan dute

2020-03-03
Hazieak gogor jo egin zuen atzo Euskal Herrian, bereziki Bizkaian. Durangon, San Antonioko eskolako horma bat erori zen, baina istripurik larriena Barakaldon gertatu zen, Gurutzetako auzoan zehazki. Arratsaldeko laurak pasata hazieak 12 solairuko aldamio bat bota zuen Aleixandre eta Bake kaleen artean. Giza kalterik ez zen eman baina eragindako etxebizitzetako 64 famili kanpoan egin behar izan dute lo, arriskuak ekiditeko. Barakaldoko Udalak larrialdi plana jarri zuen martxan eta Errekatxuko Kultur Etxea prestatu zuen familiak bertan gaua pasatzeko. Hala ere, askok, senitartekoen etxeetara joatea erabaki zuten.
bideoa prestatzen
Euri eta haize denboraleak astindu du Euskal Herria

2019-12-13
Eguraldiak errepide mozketak, uholdeak eta argi mozketak ekarri ditu Euskal Herriko zenbait tokitan. Autoritateek arriskuez ohartarazi dute.
bideoa prestatzen
Oso denborale gogorra kostaldean

2019-11-15
Kostaldean olatu oso handiak utzi ditu denboraleak. Jaurlaritzak abisu horia ezarri du indarrean lehenengo bi milietan, nabigaziorako arriskuagatik eta olatuen inpaktuagatik. Gainera, barnealdean, elurragatik ezarritako abisu horia larunbatera arte luzatu dute.
bideoa prestatzen
Elkartasun kontzertuak antolatu dituzte Tafallan irailaren 28an

2019-09-24
Uztailaren 8ko uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko dirua biltzeko asmoz, elkartasun kontzertuak antolatu dituzte Tafallan larunbat honetan.
bideoa prestatzen
Klima larrialdiaren aldeko Bizkaiko aliantzak greba deitu du irailaren 27rako

2019-09-19
Langileen greba orokorraren xedea da giza jardunak Klima Aldaketaren gainean duen eraginaren aurkako borrokare ahalik eta jende gehien biltzea.