Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Muga deitzen da pausoa: Elvira Zipitriaren historia argitara

2019-05-29
Maider Oleagak Muga deitzen da pausoa filma argitaratu du, Elvira Zipritriaren historioa ezagutzea du helburu zuzendariak. Oldeaga zazpi urtean Mexikon bizi ostean, Euskal Herrira itzuli zen, 2011n, eta etxe bat hartu zuen alokairuan Donostian, Parte Zaharreko Fermin Calbeton kalean, 26. zenbakiko bigarren solairuan. Zipitriaren omenezko plaka bat zegoen atarian, eta etxejabeak azaldu zion bertan bizi izan zela Zipitria hirurogei urtez. Etxe hartan, dozenaka haur eta heldu hezi eta alfabetatu zituen hiru hamarkadatan, euskaraz eta klandestinitatean, frankismo garai betean; bizitzako azken urteak ere etxe hartan eman zituen, itxita, hil zen arte. Irakaslea ez ezik, politikako eta kulturako militantea ere izan zen, besteak beste, Emakume Abertzale Batza, Euskaltzaleak eta Eusko Ikaskuntza elkarteetako kide izan baitzen. Oleagarentzat "berebizikoa" izan dela adierazi du eta ispilu bat izan dela Zipitria berarentzat.
bideoa prestatzen
“Irudikatutako hiria” zikloa estreinatu du Azkuna Zentroak

2019-05-15
Oskar Alegria zinemagile eta kazetariak zinema ziklo hau komisionariatuko du. Gaur hasi da mapa sortzen “Forever” lanarekin. Film luzeren eta dokumentalen bidez sortuko da hiri berri bat. Alegriak azaldu duenez hiria inoiz ez delako gaurkotasunetik irtengo. Izan ere, 2050ean hirietan bizitzea espero da biztanleriaren bi herena. Egun batean kantoi bat izango da protagonista, hurrengoan plaza bat, aste batean hotel bati buruz hitz egingo du filmak… Horrela, filmez film, irudiz osatutako hiria eraikiko da. Gure irudira eta antzera eraikitako hiria, non dokumental garaikidea erabiliz hausnarketa filmikoa planteatu nahi den gizakiaren asmakuntzarik handienetako bati buruz. Gaur Heddy Honigmann zinemagilearen "Forever" filmaren bidez hilerri batetik hasiko da hiri berri bat eraikiko duen ibilbidea. Prentsaurrean azaldu dutenez hori da hiria isilen dagoen eta altxorrik handienetako bat gordetzen duen tokia.
bideoa prestatzen
Penelope Cruzi emango diote 67.Zinemaldiko Donostia saria

2019-05-10
Donostiako 67.Zinemaldia irailaren 20tik 28ra egingo da eta gaur goizean aurkeztu ditu Tabakaleran aurtengo ekitaldiaren nondik norakoak eta kartel ofizial guztiak. Jose Luis Rebordinos zinemaldiko zuzendariak jakinarazi du aurtengo Donostia saria, Penelope Cruz akotere espainiarrak jasoko duela, egindako ibilbidea sarituko du Donostiako Zinemaldiak. Hori horrela, Penelope datorren edizioaren kartel ofizialeren irudia izango da, ala azaldu du jaialdiko zuzendariak.
bideoa prestatzen
Gaizka Izagirre: "Fikziozko euskarazko telesail bat behar dugu"

2019-05-07
Gaizka Izagirre, zinema kritikoari, maiatzaren zazpian datorren Crossover festibala aitzakitzat hartuta, gaur egungo telesailen egoerari buruz galdetu diogu.
bideoa prestatzen
42. Euskal Zine Bilerako lehiaketara aurkezteko epea zabalik dago

2019-05-06
Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 2tik irailaren 30era bitartean egongo da zabalik. Azaroaren 23tik 30era bitartean ospatuko den Euskal Zine Bilera gainera, urte osoan zehar luzatzen diren ekimenez inguratuta dago, jaialdiaz gain euskarazko ikus-entzunezkoen markoa urtean zehar hedatuz. Euskal Herrian eta euskaraz egiten den zine bileraren Lekeitioko jaialdia ezaguna bada, bere baitan hartzen duen lehiaketagatik da. Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian.
bideoa prestatzen
Fred Dekker zuzendariak jasoko du "FANTastikoaren Izarra" saria

2019-05-03
Gaur hasiko da Bilboko zinemaldi fantastikoa, FANT-a. Campos antzokian izango da irekiera ekitaldia, eta bertan "FANTastikoaren Izarra" saria Fred Dekker gidoilari eta zuzendari estatubatuarrak jasoko du. "House", "Night of the Creep" edota "Monster Squad"-en sortzailea, 80. hamarkadako zinema fantastikoaren erreferentzia argia da, gaur egun jarraitzaile ugari dituena, eta bere filmak kultozkoak bezala hartzen dira. Ohorezko saria ez ezik, aurtengo FANT-ek egitarau bete-betea du, 9 egunez proiekzioak, hitzaldi eta bestelako solasaldiak Bilboko aretoetan emango dituenak.