Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Zinemaldiko 66.edizioari dagokion memoria aurkeztu dute

2019-02-05
Donostia Zinemaldiak 66.edizioaren memoria argitaratu du. Lehenengo aldiz aurkezten dute memoria eta edo nork ikus dezake zinemaldiak duen webgunean. Gorazko joera dagoela adierazten du txostenak. Urte osoko zinemaldi bat bihurtu da eta Tabakaleran oinarritzen du apustu estrategiko hori; Tabakalerako kultur proiektuaz, Euskaldiko Fimategiarekin, zinemagileen prestakuntzetan, profesionalizaziorako programekin eta Elias Querejeta Zine Eskola garatuaz. Bestalde, puntu garrantzitsutako bat azpimarratu dute, kantitatean baino kalitatean hazi nahi dutela.
bideoa prestatzen
Zinegoak, "lumaz harro egoteko" LGTBI zinema festibalak 16. edizioa ospatuko du

2019-02-05
Zinegoak, Bilboko gaylesbitrans 16. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiak bere hegoak zabalduko ditu otsailaren 18an. Berrikuntzaz beteriko programarekin dator aurten. Genero indentitate propiotik genero expresioraino joan nahi dute, eta indibiduaren askatasun sexual anitzari ikusgarritasuna eman. Sail ofizialak 3 ardatz izango ditu: FIK (fikzioa) DOK (dokumentala) eta KRAK (obra apurtzaileenak). Aurtengo kartelean, "lumaz harro" lelopean, Casandro el exótico agertzen da, Mexikoko borroka libreko boxeolaria da, inguru matxista batean bere sexualitatea konplexurik gabe adierazten duena. Zinegoak hedapenarekin, festibala EH-ko 44 herritara ermango dute.
bideoa prestatzen
Joseba Sanz Gerra hemen hasten da dokumentalaren zuzendariarekin

2019-01-30
Gerra Hemen hasten da Dokumentalaren aurkezpen bira hasi da. Lan honen bidez erakutsi nahi izan dute bere sortzaileek Euskal Herrian ere badirela armak ekoizten dituzten enpresak. Proiektuaren pizgarria izan zen Ignacio Robles suhiltzaileak 2017an uko egin zionean Bilboko Portuan Saudi Arabiarako armen kargamentuari. Dokumentalaren xehetasun gehiago eman dizkigu lan honen zuzendaria den Joseba Sanzek.
bideoa prestatzen
Akira Kurosawa-ren proiekzio zikloa Kondestable jauregian

2019-01-25
Kondestable Jauregiak Akira Kurosawa zinema zikloa eskaintzen du otsailaren 23ra arte. Larunbatero izango dira proiekzioak arratsaldeko 18.00etik 19.30era. Iruñeko Udalak, Bilbo Arte, ArtHouse Zinema, A contracorriente films eta AP New Filmsen laguntza izan du antolatzeko.
bideoa prestatzen
Oscar sarietarako hautagaien zerrendaren berri eman dute

2019-01-23
Roma filmak jaso ditu izendapen gehien, 10 guztira. Horien artean dira film onenaren saria, zuzendaritzarik onenarena eta gidoirik onenarena. 10 izendapen jaso ditu The Favourite film britainiarrak ere. Urteko filmerik entzutetsuenetakoa izan den Bohemian Rhapsody filmak berriz 8 izendapen eskuratu ditu. Beste horrenbeste jaso ditu Green Book filmak. Bat gutxiago, 7, Black Pantherrek.
bideoa prestatzen
Feroz zinema sariak, aurreneko aldiz Bilbon

2019-01-16
Urtarrilaren 19an, Feroz Sarien seigarren edizioa egingo dute Miribillako Bilbao Arenan. Bertan, Berriemale Zinematografikoen Elkarteak, espainiar Estatuko filma eta serierik onenak sarituko ditu. 2800 sarrerak agortu dira eta Juan Mari Aburtok azaldu duenez, “Bilbo, zinearen industriaren kokaleku eta metropoli” bilakatzeko urratsa da.