Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Tessa Andonegik aurkeztuko du aurten ‘Zurriolako butaka’

2020-09-15
Berezia izango da 68. Donostiako Zinemaldia, baina berezia izan arren, Zurriolako butaka saioa ere aurten ahaleginduko da bertan gertatzen denaren berri ematen eta Euskal Herriko ekoizpenen estreinaldiei tartea egiten. Bederatzigarren urtez egingo dugu telebista programa. Zinema jaialdiak irauten duen egun guztietan —hilaren 18tik 26ra— emango dugu saioa, 22:00etan.
bideoa prestatzen
Zinemaldiaren 68. edizioari dagozkion antolakuntzaren xehetasunak aurkeztu dituzte

2020-09-04
Bereziki ezberdina izango da egun bizi dugun egoerak baldintzatuta Zinemaldiaren 68. edizioa. Gaur aurkeztu dituzte edizio honi dagozkion antolakuntzaren xehetasunak, Tabakalerako zinema aretoan. Horiek erabakitzerako orduan Europako gainontzeko zinemaldiak ere kontuan izan dituztela nabarmendu du Jose Luis Rebordinos zuzendariak.
bideoa prestatzen
Lander Garro (Zuzendaria): "Espetxea borroka gunea zen intsumisoentzat"

2020-09-04
Atzo estreinatu zuten Iruñeko Golem aretoetan 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala. Lander Garro zuzendariak jorratutako gaiaz aritu da Hamaika Telebistako kameren aurrean.
bideoa prestatzen
Aurkeztu dute 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala

2020-09-03
Intsumisoen borroka gogora ekarri eta hortaz gogoeta egiteko gonbidea luzatzen duen film-a estreinatu dute Golem aretoetan.
bideoa prestatzen
Zinema mundua Veneziara begira

2020-09-03
Bertan abiatu zen atzo, pandemiak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiekin Mostra jaialdiaren 77. edizioa. 1932An, munduak ezagutzen zuen lehen zinema jaialdia izan zen Veneziako Mostra eta 2020 honetan, pandemia garaiko lehen jaialdi handia izatea ere egokitu zaio. Bidean geratu dira, besteak beste, South by South West, Locarno eta, handiena, Cannes.
bideoa prestatzen
27 herrialdetako egileek parte hartuko dute NIFF zinemaldian

2020-08-26
Irailaren hasieran izango da Nafarroako zinemaldiaren bigarren edizioa. Aurtengo berrikuntza nagusia izango da sarean eskainiko dituztela lan gehienak.