Skip to main content

Mercedesek Gasteizko lantegiko aldi baterako langileak kaleratuko ditu urtarrilean


Lan gatazkei helduta, ELAk eta LABek jakinarazi dute ostegunean epaiketa egingo dela Espainiako Auzitegi Nazionalean, Arcelor Mittalen aldi baterako enplegua erregulatzeko espedientearen aurka jarri duten salaketa dela eta. Bestalde, Mercedesek Gasteizko lantegiko aldi baterako langileak kaleratuko ditu.

Mundua

Europar Batasuneko hainbat buruzagik, tartean Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak, mehatxu terroristaren aurrean EBk erantzun "azkarra eta koordinatua" eman behar duela esan dute astearte honetan. Mugak indartzea, asilorako baldintzak gogortzea eta Schengen espazioaren arauak berrikustea dute helburu.


Gizartea

Zaintza- arrakala azaleratu eta areagotu du covid19 pandemiak. Kontziliazioa bermatzeko neurrietan ari da lanean Madrilgo Berdintasun Ministerioa. Estatuko Aurrekontu Orokorrek 200 milioi euro bideratuko dute horretarako.

Sakonean

Azken bi asteetan Araban eta Gipuzkoan lanuzteak egin dituzte Osakidetzako langileek. Sindikatu guztietako ordezkariak eta osasun zerbitzuetako askotariko langileak izan dira protestetan. Egindakoen jarraipena izango da, azaroaren 12rako Osakidetzaren Bizkaiko zentroetan deitutako greba. Ugari dira langileek grebara jotzeko dituzten arrazoiak eta horiei heldu diegu Eneko Paskual Donostia Ospitaleko langilearekin batera.


Teknologia

Covid19 gaitzari aurre egiteko hartutako neurri murriztatzaileen artean, ostalaritzaren itxiera dago. Egunotan, taberna eta jatetxeek soilik etxera eramateko zerbitzua eskaini dezakete. Horiek horrela, Skatu-ren eskutik, Arrasaten zein Errenterian Jangou aplikazioa martxan dago eta 20 taberna inguruk bat egin dute ekimenarekin. Eredu alternatibo garatzeko bidea dela azaldu digu Skatuko Maitena Urretabizkaiak Gurean Gaur albistegian.

 
bannerra

bannerra