Skip to main content

Manifestazio erraldoiak Bartzelona eta Iruñean, Katalunia eta Altsasuko "injustiziak" salatzeko


52000 pertsona bildu dira Iruñean Altsasuko gazteei eta euren senideei elkartasuna helarazteko mobilizazioan. Bestalde, Bartzelonan, 480000 pertsona elkartu dira Kataluniako buruzagi independentistei babesa azaltzeko. Hamaika Telebistak saio berezia egin du, Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, zuzeneko konexioak eta Izar Hernando, Maitane Ipiñazar, Egoitz Askasibar eta Sonia Gonzalez-en parte hartzearekin.

Gure Esku Dago

Eskubide Sozialen Kartak 2020ko Greba orokorra aurkeztu du Nafarroan


Euskara

‘Izan argi’ lelopean, euskararen uzta jasotzeko eguna izan da gaur Tuteran: urte osoko prestaketen ondoren, Nafarroa Oinez jaialdia ospatu dute, Argia ikastola anfitrioi lanetan dela, laugarrenez. Euskararen normalizazioaren mesedetan lan nekeza egiten dute bertatik eta, hala, «errespetua» eskatu dute Nafarroako hizkuntzarekiko.

Gure Esku Dago

Sara Majarenasen alaba hiltzen saiatu zen gizonak kartzelan jarraituko du. Gaur epaiketaren azken eguna izan da eta epaiaren zain gelditu dira. Bitartean, espetxean jarraituko du behin-behinean. Sararen abokatuak eta fiskalak 30 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat.


Politika

Espainiako Auzitegi Gorenak 9 eta 13 urte bitarteko zigorrak ezarri ditu Kataluniako buruzagi independentisten aurka. Epaiak hainbat erreakzio sortu ditu eta herritar ugari mobilizatu dira. Katalunian, Tsunami Democratic mugimenduak deituta, El Prat-eko aireportua geldiarazteko asmoarekin eta Euskal Herrian Gure Esku Dagok antolatutako elkarretaratzeekin. Hamaika Telebistak zuzeneko saio berezia osatu zuen.

 
    Bereziak
    Unean uneko saio bereziak
    Unean uneko saio bereziak.
    Aurkezlearen izen-abizenak
bannerra

bannerra