Skip to main content

Deustuko Aske Gunea iruditan


Urriaren 11ko Deustuko Aske Gunea goizeko 10:00etan jarri zuten martxan, eta topagune berezia izan zen. Bertan izan ziren hainbat eragile sozial eta politiko, grebalarien lagun eta senideekin batera. Hauxe duzue irudi bilduma.


Kultura

Euriarekin hasi zena eguzkiarekin bukatu zen. Giro aparta bizi izan zuen Oriok Kilometroak festaren egunean, eta Hamaika Telebistako lankideak bertan izan ginen egunak ematen zuena hurbiletik segitzen. Hasiera ekitaldia, gune ezberdinetako giroa, "Erronka!" egitasmoa, Enkore eta Perlak musika taldeak, hurbildu zirenen asmoak eta beste jaso genituen.


Politika

Hiru orduz aritu da Ertzaintza Loiolako Basilika aurrean bost gazte auziperatuei babesa eman dien herri harresia desegiten. Bertako irudiak eta hainbat testigantza bildu ditugu bideo honetan.

Politika

28 gazte auzipetuek prentsaurrekoa eskaini dute Loiolako basilikaren aurrean. Ertzantzak astelehenean izandako jarrera salatu dute, baita "epaiketatik itzultzean poliziek jazartu" izana ere. Horrez gain, epaiketan ikomunikazioan zehar parte hartu zuten polizien deklarazioetan ez egotea dela euren asmoa jakinarazi dute.


Politika

28 gazteen aurkako epaiketa gaur hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean. 10:00etan zen saioaren hasiera ordua eta berehala eman du Angela Murillo epaileak epaiketara bertaratu ez direnak atxilotzeko agindua. Loiolako basilikan, bitartean, elkarretaratzea egin dute, baita beste hainbat ekintza ere.

 
    Bereziak
    Unean uneko saio bereziak
    Unean uneko saio bereziak.
    Aurkezlearen izen-abizenak
bannerra

bannerra