Skip to main content

Iñigo Martinezen aurrekoak, Athletic-en zein Realean aritutako jokalariak


Iñigo Martinez zerrenda luze baten azkena bilakatu da. Aurretik, hainbat izan dira Realean zein Athletic-en aritu direnak, baita bi taldeetako aulkian eseri diren entrenatzaileak.

Besteak beste, Loren, Joseba Etxeberria, Lutxo Iturrino, Maite Lizaso, Irene Paredes, Andoni Imaz, Xabi Castillo, Izaskun Leoz, Naiara Beristain, David Villabona, Manu Lareo, Bixente Biurrun, Ainhoa Vicente Moraza edo Iban Zubiaurre. Entrenatzaileei dagokionez, badira ere bi aulkitxoetan eserik direnak, Clemente, Irureta, Artigas edo Iriondo bezala.


Harrobia

Zornotzarrak bi urtetarako luzatu du kontratua Athletic-ekin eta Beñat Zarrabeitia lankideak berarekin egoteko beta izan du. Etxeitak, talde zuri-gorrian duen rolaz, bere bilakaera pertsonalez, bizitzaz, erabakitzeko eskubideaz edo literaturaz aritu da. Horrekin batera, Ibon Urrengoetxea "Urren"-entzat, oroitzapen sentikorra izan du.


Harrobia

Beñat Zarrabeitia lankideak Xabi Etxeita Athletic-eko jokalaria elkarrizketatu du. Zornotzarrak kontratua berritu du talde zuri-gorriarekin eta berarekin hainbat gai izan ditugu hizpide: Athletic-en egoera, bere bilakaera, erabakitzeko eskubidea, literatura edo Ibon Urrengoetxearen memoria.

Harrobia

Urte berriarekin batera, Liga itzuli da euskal taldeentzat. San Mamesen, lehoiak babazorroak baino gehiago izan ziren. Kanariar Uharteetan, Eibarrek bolada onari eutsi zion eta azken 21 puntutatik 19 eskuratu ditu. Realean, aldiz, krisi zantzuak Leganesen galdu ostean. Iberdrola Ligan, bestalde, Athleticek eraman zuen Lezamako derbia. Guzti honen inguruan aritzeko, Beñat Zarrabeitiarekin batera, Asier Laraudogoitia entrenatzailea eta Kerman Garralda kazetaria izan ditugu.


Harrobia

Athletic-ek eta Realak hutsean amaitu zuten euren arteko norgehiagoka. Partidak bi taldeen gabeziak azaleratu zituen. Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Gontzal Astorki eta Rayco Sanchez-ekin batera, futbol jardunaldiak euskal taldeentzat eman zuena aztertu genuen.

 
    Harrobia
    Astelehenetan, 22:00
    Euskal Herriko Lehen Mailako futbola.
    Beñat Zarrabeitia
bannerra

bannerra