Skip to main content

“Lemoiz gelditu” horma-irudia aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak


Vicente Ameztoy, Jose Luis Zumeta eta Carlos Zabala “Arrastalu”-ren “Lemoiz gelditu” horma-irudia aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak. 5x8 metro inguruko murala sortu zuten hiru artistek 1980an, Lemoizko zentralaren eraikuntza gelditzeko mugimendu erraldoiaren baitako Herrikoi topaketak izeneko ekitaldian.

Gurean Gaur

Valladoliden jasotako porrotaren ostean, Athletic-en inguruko hainbat zurrumurru eta kritika hedatu diren arren, Gaizka Garitanok lehoien aulkian jarraituko du Betisen aurkako partidan. Eguneroko kirol errepasoa.


Gurean Gaur

Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Memoriaren Eguna hizpide, Maria Jauregi eta Haritz Aranburu elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Biek biktima guztien aitortza aldarrikatu, enpatia zein elkar entzutearen garrantzia eta urratsak ematen jarraitzearen beharra nabarmendu dute.

Gurean Gaur

Ostalaritza-sektoreari zuzendutako neurri espezifikoak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak astearte honetako Gobernu Kontseiluan. Besteak beste, ostalaritzari 30 milioi gehiagorekin laguntzea onartu du.


Musika

Zortzi doinu herrikoik eta Xabi Solanoren beraren beste 13 piezaren partiturek osatzen dute liburua, beraz, 21 kantu jotzeko jarraibideak biltzen ditu argitalpenak. Kantuez gain, Solanok trilogian proposatzen dituen ikasteko bi metodoen nondik norakoak ere bildu dituzte liburuan. “Solano anaiarrebak: Zaharrak berri” diskoa ere argitaratu dute; bilduma horretan, Xabi Solanok bere arreba Kristinarekin batera grabatutako zortzi kantu herrikoi argitaratu ditu.

 
    Gurean gaur
    Gurean gaur
bannerra

bannerra