Skip to main content

Nekane Balluerka: "Etxealdian, Euskal Herriko Unibertsitateak 5500 inpaktu mediatiko sortu zituen"


Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, EHUko errektore Nekane Balluerka izan dugu gurekin. Kargua uzteko aste gutxi falta zaizkionean, Hamaika Telebistan agintaldiaren balantzea egiteaz gain, aurrera begirakoak marraztu ditu.

Gurean Gaur

Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeak eta Lakuako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatutako XXV. Jagon jardunaldia burutu da pasa den ostiralean. Aurtengo jardunaldia entitate pribatuetan zentratu da eta gaur egungo gizarte elebidunean euskarazko zerbitzua nola ematen duten aztertu da.


Gurean Gaur

Uhinak, aldaketa klimatikoak eta muturreko gertakariek Arku Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzko mugaz gaindiko kongresua ospatu da berriki. Bertan parte hartu duten guztiek bat egin dute klima aldaketa arintzeko neurriekin jarraitu behar dela esatean, baita klima-aldaketak Euskal Herriko kostaldean dituen ondorio txarrak saihestuko dituzten egokitzapen estrategiak planteatzen hasi behar dela esatean ere.

Gurean Gaur

Fiskalitate eta aurrekontu justuagoen alde mobilizatuko da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta. Horixe osatzen duten eragileen izenean Janire Landaluzek eta Mikel Alvarezek azaldu dutenez, salbuespen egoera sortu duen osasun krisiak bere horretan jarraitzen du, sistema honek dituen gabeziak gero eta modu sakonagoan agertuz eta langile zein herritar sektore zabalen bizitzak prekarizatuz. Horregatik, mobilizazio dinamika bat aurkeztuz abiatuko dute ikasturtea.


Gurean Gaur

Siemens Gamesak jakinarazi du Nafarroako Gobernuarekin negoziatzen ari dela Agoizko lantegiko jarduerari berrekiteko. Kontseilari ordezkariak aditzera eman duenez, ez litzateke izango orain arte bezala haize erroten palak ekoizteko, produktu berrietarako baizik. Bestaldetik, Kelvion Thermal Solutions enpresak jakinarazi dio enpresa batzordeari Igorreko lantegia itxi nahi duela, eta kalean utziko dituela han aritzen diren 73 langileak.

 
    Gurean gaur
    Gurean gaur
bannerra

bannerra