Skip to main content

Maddalen Iriarte: "Zaintzen inguruko erakunde bat behar dugu"


Gurean Gaur albistegiaren baitan, elkarrizketaren tartean EH Bilduko Maddalen Iriarterekin solasteko aukera izan dugu.

Gurean Gaur

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatu eta eragileak zein Zaldibar Argituk indarrak batu dituzte zabortegiaren hondamendiko epaiketan herri akusazio gisa aurkezteko. Bestaldetik, Trapagarango Productos Tubulares enpresan hilabetean izandako bigarren heriotzaren kontrako protesta burutu da Bilbon.


Gurean Gaur

Jarraibide ekonomikoak aurkeztu ditu Bingen Zupiria bozeramailearekin batera, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan. Urriaren 15ean bilduko da Finantzen Euskal Kontseilua eta bertan, foru aldundien eskutik, zerga-bilketaren defizita noraino iritsiko den jakingo da, 2021eko aurrekontuak idazteko Jaurlaritzak eskura izango duen diruaren argazkia erabat ixteko.

Gurean Gaur

Gurean Gaur saioaren baitan, elkarrizketa sortari bide eman diogu eta aurreneko gonbidatua EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Itxaso Atutxa izan da. Berarekin batera, aktualitateko hainbat gai jorratu ditugu.


Gurean Gaur

Mobilizazioa egin dute Hego Euskal Herriko pentsiodunek. Hiriburuez gain, hainbat herritan ere egin dute protesta negoziatzen ari diren pentsioen erreforma aukera galdu bat izan ez dadin exijitzeko.

 
    Gurean gaur
    Gurean gaur
bannerra

bannerra