Skip to main content

Rekalde Aretoak Agustín Ibarrola, naturalki erakusketa hartuko du 2021eko uztailaren 4ra arte


Artistaren 90. Urtebetetzean bere obrak naturarekin duen harreman estuan sakonduko du bildumak. Iragan astean inauguratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak eta aretoa osorik hartu dute Ibarrolaren 70 lan baino gehiagok. Jose Ibarrola artistaren semeak komisariatu du erakusketa.

Gurean Gaur

Euskal Autonomia Erkidegoko ogasunek argitaratu dute zordun handien zerrenda. Hiru aldundien ogasunei milioi bat euro baino gehiago zor dieten enpresak eta norbanakoak agertzen dira zerrenda horretan. Kasu honetan, 2019ko abenduaren 31n zor hori zutenak dira. 250 izen ageri dira zerrenda horretan, eta 850 milioi zor dizkiete ogasunei.


Gurean Gaur

Pentsio duinen aldeko mugimenduak asteleheneroko elkarretaratzeak antolatzen hasi eta hilabete gutxira, soilik emakumeek osatutako talde baten beharra nabaritu zuten andrazko batzuek, eta hortik sortu zen Oneka 2018ko udazkenean. Proiektu honetara sartu zirenek uste zuten emakume pentsiodunek bazituztela arazo gehigarri batzuk astelehenetako manifestazioetan eta elkarretaratzeetan azalera ekartzen ez zirenak, Ana Mezo plataformako kideak «bakardadea» eta «zailtasun ekonomiko are handiagoa» aipatu ditu kasurako.

Herri mugimendua

Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Eusko Ikaskuntzako presidente berriarekin hitz egiteko aukera izan dugu, Ana Urkizarekin hain zuzen ere. Honatx planteatutako gogoetak.


Gurean Gaur

Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Elkarrekin Podemos-eko legebiltzarkide Miren Gorrotxategirekin solasteko aukera izan dugu.

 
    Gurean gaur
    Gurean gaur
bannerra

bannerra