Skip to main content

Anbulantzietako langileek zerbitzuaren publifikazioa eskatu dute


LAB sindikatuak deitutako mobilizazioan nabarmendu dute Covid19aren pandemiak "agerian" jarri duela funtsezko osasun zerbitzuen garrantzia. Hala ere, salatu dute zerbitzu honetako langileak “askotan bitartekorik gabe” lan egin dutela, nahiz eta "lehen lerroan" egon. Gehitu dute “sektore publikoaren prekarizazio orokorraren eta suntsipen sistematikoaren” adibide bat dela, “negozio pribatuaren eta lan-esplotazioaren alde”. Eusko Jaurlaritzari exijitu diote sektorearen azpikontratazioarekin bertan behera utz dezala, eta anbulantzien zerbitzua publifikatu dezala.

Hauteskundeak

Internetaren eta informazioaren garaian hauteskunde-kanpainen beharra zalantzan jarri da. Gaia sakonean aztertu dugu Jule Goikoetxearekin EHUko Politika Zientzietako irakaslearekin.


Hauteskundeak

Uztailaren 12ko hauteskundeen harira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako hautagaiekin elkarrizketa bilduma osatzen ari gara. Gaurkoan, EH Bilduk Bizkaian aurkeztutako zerrendaburu Jasone Agirrerekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Bertan, koalizioak industrian, osasungintzan eta hezkuntzan aztertutako proposamenak garatu ditu eta "gobernatzeko prest" daudela azpimarratu du.

Sindikatuak

Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu du Teknikariok sindikatu sortu berriak eta langileek ahaztu ez ditzaten exigitu diote Lakuako gobernuari. Beren egoera jasangaitza dela aldarrikatu dute eta langabeziaren arrisku errealean bizi direla salatu ere.


Hezkuntza

Gasteizko Irale irakastegiko klaustroak jakinarazi duenez, Iraleren irakastegietako bitarteko irakasle funtzionarioek ezingo dute segitu.

 
    Gurean gaur
    Gurean gaur
bannerra

bannerra