Skip to main content

Elorrio da Durangaldeko altxorra


Historikoki, kulturalki, eta duen inguruagatik oso aberatsa da Elorrio. Bertara gerturatu eta bisitatzeko tarte bat ateratzeak merezi du. Bere kasko historikoa, Argiñetako nekropolia, mendiak, natur bideak... gauza asko daude Bizkaiko herri honetaz gozatzeko. Horretaz gain, uda partean, Musikaire jaialdi kulturala ospatzen da bertan.


Ibilean

Txorierriko eskualdean kokatuta dago Larrabetzu. 1936ko guda gertutik ezagutu zuen herrietako bat da, bertako mendi eta inguruetan eraiki zelako Bilbo defendatzeko burdin-hesia. Bertan aurkitzen diren aztarnak ezagutzeko, ibilbide bat egin dugu.


Ibilean

Atal honetan, Hondarribiko Agroaldea bisitatu, Arbizuko kanpinaren eskaintza ezagutu eta Galdakao herrian barneratu gara.

Ibilean

Bertako produktua sustatze aldera, Hondarribiko Udalak Agroaldea sortu zuen 2013. urtean. Ordutik ereindakoak bere uzta eman du pixkanaka, eta uda garaiari begira bertan ekoiztutako barazkiak erosteko aukera egongo da. Asteazken eta larunbateko azoken bidez, Hondarribian bertan sorturiko produktuak herritarrengana eraman nahi dituzte. Geroz eta gehiago dira, azokara joaten direnak.


Ibilean

Anboto mendiaren beheko aldean dugu Abadiño herria. Tradizioa, natura eta kirola aukerak uztartzen dituen Bizkaiko udalerria da. Tartean da, Urkiolako parke naturala. Eskalatzailea, mendi bizikleta zalea edo mendizalea bazara, naturaz gozatzeko paraje aproposa da.

 
    Ibilean
    Gure txokoak ezagutzeko programa.
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra