Gatika, Uribe Butroe eskualdeko herria
Gatika, Bizkaiko Uribe Butroe eskualdean kokatuta dagoen berdegune handiz, ortuez eta baserriz eratutako landa eremuko herria da. Gatikako biztanleria 1600 pertsona ingurukoa da. 9 auzok osatzen dute: Gatika, Butroe, Garai, Gorordo, Igartua, Libarona, Sertutxa (honen barruan Luberrietaondo urbanizazioa), Ugarte, Urresti eta Zurbano. Gatikako elementu orokor nabarmenena Butroe ibaiko ubidea da, ibaiak herri osoa zeharkatzen du.
Atal honetan, Bizkaiko lau herri bisitatu ditugu. Hala nola, Abadiño, Gatika, Zalla eta Ea. Bakoitzaren paisaiak, historia eta txoko berezituak deskubritu ditugu. Uda garaian etxetik atera eta plan polita izan daiteke bakoitzera hurbiltzera.
Sorginkeriarekin harremana du Zalla herriak, eta horren isla da bere ondarea. Bizkaiko herri eder honen bazterretatik ibili gara, duen aberastasuna gertutik ezagutzeko. Garai bateko kastroa ezagutzeko aukera ere ematen du Zallak, eta gu ere bertan izan gara.
Atal honetan, Zalla, Etxebarri eta Oñatiko paisaiak eta ondarea ezagutu ditugu. Mendietatik ibili gara eta baita kaleetan zehar ere. Zer da bisitariak herri hauetan aurkituko duena? Programan deskubrituko dituzue.
Gamiz eta Fika 1928an batu ziren herri bezala, baino bakoitzak bere berezitasunak ditu. Mungiatik 6 kilometrora dagoen Bizkaiko nekazal herria da, nahiz eta gaur egun praktika asko gutxitu. Alkatearekin eta hainbat herritarrekin, bakoitzaren historia ezagutu, eta bi herrien arteko lehia sanoaz aritu gara.