Skip to main content

Ertzak | Euskaldun nahi zaitut


Euskaraz ez dakien norbaitekin gaztelerara salto ez egitea errespetu falta al da? Nola erakarri oraindik euskaldundu ez diren horiek? Galdera horien inguruan eta euskararen egungo egoeraz aritu gara Lorea Agirre (Jakin) eta Estitxu Eizagirrerekin (Argia).


Ertzak

Memoria historikoaren berreskurapenean lanean dabiltzan hainbat elkarterekin izan gara. Ainhoa Larrabe (Karraderan), Josu Ibargutxi (Goldatu) eta Koldo Plarekin (Txinparta), hain zuzen ere. Zeintzuk dira oraindik ere dauden hutsuneak? Zeintzuk erantzun gabeko galderak?


Ertzak

Nekazaritzari buruz hitz egiten dugunean, nolako etorkizuna ikusten diogu lehen sektoreari? Nekazaririk gabeko nekazaritza posible da? Nola eragingo dute TTIP eta CETA bezalako akordioek lehen sektorean? Galderen erantzunen bila, EHNE sindikatuko Imanol Ibero eta Gari Nazabalengana jo dugu.

Ertzak

Europa hilzorian dagoela esan ohi da azkenaldian, baina, benetan hala da ala bere buruaz beste egiten ari da? Errefuxiatuen krisiari emandako erantzuna, terrorismoa, Brexit-a... asko dira une honetan balio konpartituen inguruan sortutako Europak dituen fronteak. Horien inguruan hitz egin dugu Mikel Rotaetxe, Ane Irazabal eta Xabier Madariaga kazetariekin.


Ertzak

Zer nahiago duzu mediku ona ala mediku euskalduna? Mahai gainean jarri da galdera, berriz ere, EAEko legebiltzarreko hauteskunde kanpainan. Hizkuntza-eskubideei buruz hausnartu dugu Zigor Etxeburua (Kontseilua), Aitor Montes (etxeko medikua) eta Garbiñe Petriatirekin (Behatokia).

 
    Ertzak
    Asteazkenero, 21:30
    Jendarte gaiak.
    Nagore Uriarte
bannerra

bannerra