Skip to main content

Zaindu Zaitez / Osasuna jendarte ereduen baitan


Nafarroako Osasunaren Behatokia zertan den ezagutu dugu. Koldo Cambra Osasun komunitarioko zerbitzu buruarekin hitz egingo aukera izan dugu. Horrez gain, zeintzuk dira zerrenda beltzean jarri beharreko produktuak? Nagore Enciso dietistak eman digu erantzuna.


Zaindu zaitez

Zeintzuk dira osasuna lanean bermatzeko dauden bitartekoak? Zeintzuk osasuna kaltetzen duten faktore eta arrisku nagusiak? Lan eremuan osasuna bermatzeko baliabideak azaldu dizkigu Nafarroan, Lan prebentzioan teknikaria den Ainara Elarrek.


Zaindu zaitez

Bere buruaz beste egin dutenen senideen babeserako gunea sortu berri dute: Besarkada elkartea. Karlos Ainsak gai honen gogoeta luzatu digu bere esperientziatik. Bestalde, Reiki deituriko sendabiderako jakintzaren berri eman digu Itziar Vicente osteopatak eta gorputzeko lesioak zaintzen ikasteko aholkuak jaso ditugu Naturbidea zentroko Maitenaren eskutik.

Zaindu zaitez

Medikuak botikak errezetatzen dizkigun moduan, kirol praktika pertsonalizatua preskripzio bidez ere, agintzeko egitasmoa sortu dute Uharten. “Botikak gutxitu eta gehiago mugitu” lelopean, herriko kirol zerbitzuak eta osasun etxeak elkarlanean sortu dute. Maite Ayarrak eta Eva Sadak azaldu digute esperientzia honen arrakasta.


Zaindu zaitez

Gaur egun, zein arazo daude osasun zerbitzuan? Nafarroako Osasun Plataformako Jon Apalategi medikuak eskaini digu une honetan dauden kezka nagusien bere hausnarketa. Horrez gain, emozioen mundura egin dugu salto. Nola garatzen ditugu haurtzaroan emozioak? Leire Irigibel hezitzaileak eman dizkigu erantzunak.

 
    Zaindu Zaitez
    Ohitura osasungarriak.
    Ane Azkue
bannerra

bannerra