Skip to main content

Zaindu Zaitez / Organo emaileak behar dira


Gure gorputzeko organoak berebiziko funtzioa dute gure organismoan. Baina zer gertatzen da baten batek huts egiten digunean? Zein transplante mota daude? Eta nor izan daiteke organo emailea? Juan Pedro Azkoaga Atehna elkarteko kidearekin izan gara. Bestalde, gurean horren ezagunak ez diren zerealetaz aritu gara: oloa, artatxikia eta artobeltza. Azkenik, Miren Basaras EHUko irakaslearekin txertoen inguruan hitz egin dugu.


Zaindu zaitez

Oso garrantzitsua da odola ematea. Azken datuen arabera emaileen kopurua asko jaitsi da, eta ekoiztu ezin denez, beharrezkoa da ematea. ADONA elkarteko Erkuden Aranburu hematologoarekin izan gara. Bestalde, elikadura aholkuak eskaini dizkigu Nerea Segura dietistak. Osasuntsuena egunean bost otordu egitea dela esan digu. Azkenik, Iñaki Gonzalo biologo eta apiterapeutarekin erleek eskaintzen dizkiguten hiru produktuak azaldu dizkigu.


Zaindu zaitez

Duela 7 urte jaio zen zakildun neska da Alai. Bere aitarekin izan gara egoerari aurre nola egin zioten jakiteko. Bestalde, Nagore Enciso dietistak, kalean hainbatetan entzuten ditugun mito horiek egia edo gezurra diren argitu digu. Azkenik, Juan del Arco farmazialariak argaltzeko produktuen atzean izkutatzen den iruzurraren berri eman digu.

Zaindu zaitez

Haur transexualen eta senideen alde lan egiten duen Chrysallis elkarteko Aingeru Mayor sexologoarekin hitz egin dugu. Bestalde, Idoia Agirre haur psikiatrak jolasen garrantziaz hitz egin digu. Azkenik, Nagore Enciso dietistak hainbat aholku eman dizkigu haurren elikaduraren inguruan.


Zaindu zaitez

Zain egoten ikasi behar dute haurrek. Hori dio Idoia Agirre haur psikiatrak. Horren garrantziaz aritu gara. Bestalde, ibuprofeno eta paracetamolaren erabileraz hitz egin dugu Juan del Arco farmazilariarekin. Azkenik, Mikel Argiñarena Pentsionistak Martxaneko kidearekin menpekotasun legearen egoera aztertu dugu.

 
    Zaindu Zaitez
    Ohitura osasungarriak.
    Ane Azkue
bannerra

bannerra