Skip to main content

Gotzon Barandiaran: "Jada aldatu egin gara eta horrek, sormenari dagokionez ere, aldaketa dezente ekarri ditu"


Pandemiak sorkuntzan izan duen eraginaz, sektorearen egoera emozional zein ekonomikoaz eta beste hainbat gaiez hausnartu du Gotzon Barandiaran idazleak. Sorkuntzaren ikuspegitik baldintza oso eskasetan lan egin behar izan duela azaldu digu larrabetzuarrak eta, bera bezala, beste kide askok ere ezintasun hori pairatu izan dutela.

Kultura

Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgilea izango dugu gaurko saioko protagonista. Pandemiak sorkuntzan izan duen eraginaz, sektorearen egoera emozional zein ekonomikoaz eta beste hainbat gaiez hausnartu dugu sakon eta zabal. Hausnarketa horiek eta gehiago partekatu ditu idazleak gurean baina ez da, noski, aste honetan saioak dakarren bakarra.


Artekale

Azaroaren 10ean Arriaga antzokian estreinatuko dute "Ez dok ero", Tartean teatro konpainiaren baitako "EzDok3" lan lerroko azken emaitza. Euskal kulturaz eta euren buruaz barre egingo dute antzezlan honetan Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek.

Kultura

Patxo Telleria da aste honetako protagonista Artekalen. 'Ez dok ero' antzezlan berria estreinatuko du EzDok3 kolektiboak Arriaga antzokian azaroaren 10ean. Halaber, Zinebi eta Zinetika jaialdiaen eta Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astearen berri ere emango dizuegu.


Musika

Bere hirugarren singlea kaleratu berritan egin dugu Kai Nakai abeslariarekin hitzordua. Reggaetoia, euskara eta feminismoa oinarri dituen proiektua sortu du Iratxe Aguilera gasteiztarrak iazko Durangoko Azokaren sormen bekak lagunduta. Aurki diskoa emango du argitara eta zuzeneko ikusgarria prestatzen dabil ere, Fruizeko Gaua estudioan.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra