Skip to main content

Xabier Leteren ibilbidea aztertu du Alex Gurrutxagak


'Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria' lana ondu du Alex Gurrutxagak gure herriko sortzaile handienetarikoaren ibilbidea aztertu eta zabaltzeko. "Poeta, kantari eta intelektuala" izan zela adierazi du eta hala, hiru zatitan banatu du bere saiakera. Gainera, aste honetan, Jon Maiaren "bihar" manifestutik sortutako mundu mailako mugimenduaz arituko gara, baita kultura sektorean azkenaldian sortutako kolektiboez eta antolatutako mobilizazioez.

Euskara

Mintzoa editorialak Euskal Herrira ekarri du euskararen historia ezagutzeko liburu garrantzitsua. Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalari suitzarrak 1610ean idatzitako lana da, non erakusten den garai hartan jada gaur egun erabiltzen ditugun zenbait hitz orain bezala erabiltzen eta idazten zirela, “tz” fonema barne. Aritz Otazu editorialeko arduradunak azaldu dizkigu xehetasunak aste honetako Artekalen. Horrekin batera, Maider Lopez Donostiarrak Bilboko Arte Ederren Museorako sortutako instalazioa, Mursego musikariaren bideo-klaseak edota Walter Benjamin filosofoaren artearen “aura” kontzeptua ezagutaraziko dizkizuegu.


Kultura

Aste honetan bertsolaritzak itxialdian bizitakoa eta etorkizunean dituen erronkei erreparatu diegu Onintza Enbeita Bizkaiko txapeldunarekin. Enbeitak nabarmendu du betsolaritza ez dutela bertsolariek bakarrik osatzen: "Atzean makineria handia dago eta guk makineria horren beharra dugu gure sormena plazaratzeko”.

Kultura

Aste honetan bertsolaritzak itxialdian bizitakoa eta etorkizunean dituen erronkei erreparatu diegu Onintza Enbeita Bizkaiko txapeldunarekin. Gainera, museoek ateak ireki dituzte Hego Euskal Herrian eta Nafarroa Arenan autozinea jarri dute martxan.


Ikuskizunak

COVID19ak behartuta internet bidez eskaini ditu Izaskun Mujika bere ipuin kontakizunak, Donostia Kulturaren eskutiko edota Ahoz-aho ahozkotasunaren jaialdiaren eskutik, esaterako. Bere ustez, geratzeko heldu den formatua izan daiteke baina argi du denok izango dugula kultura zuzenean kontsumitzeko beharra.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra