Skip to main content

ArteKale | Loraldia, Agirre eta musika esperimentala


Loraldia kultur jaialdiaren xehetasunak eskaini dizkigu Imanol Agirrek kultur solasaldian. Udaberriko euskal kulturaren plaza bilakatzera doa apirilaren 9tik 24ra. Bestalde, erreportajeen tartean egitasmo berezi bat eta musika esperimentala izan ditugu protagonistan. Batetik, Jose Antonio Agirren lehendakariaren omenez antolatu duten nazioarteko kongresuaren berri izan dugu. Bestetik, soinuaren artea eta musika esperimentala uztartzen dituen tailerrean barneratu gara. Oier Iruretagoiena eta Enrique Hurtado artistak ari dira lantzen Bilboko Alondegian. Bukatzeko, asteburuko kultura agenda errepasatu dugu.

 


Kultura

Anodino Teatrok "Zerura eroria" antzezlana estreinatu berri du. Armando pertsonaiaren heriotza ostekoa kontatzen du. Zerbait al dago hil ostean? Horrela bada, nora goaz, gora ala behera? ADEL Aulestiko Artedrama laborategian parte hartu dute.


Kultura

Hamarkada bat atzera sortu zen Peiremans+ taldea. Urteurrena baliatzeko hainbat kontzertu eman zituzten azaroan, eta baita baita bost kantu berri grabatu ere. "Bigarren Saria" izeneko lan laburrean jaso eta plazaratu dituzte. Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda musikariek xehetasun gehiago eman dizkigute.

Kultura

Udaberriko seigarren artisau azoka ospatuko da Bilbon, martxoaren 23tik apirilaren 3ra bitarte. Arriaga parean hainbat artisauek euren lanak jarriko dituzte salgai. Aukera ezin hobea da gure artisau-lan profesionala ezagutzera emateko eta produktua saltzeko. Garazi Lirasen El Unicornio Loco zeramika eta Ixi Wood betaurrekoak ezagutu ditugu.


Kultura

Igor Estankona idazlea eta EKKI-ko idazkaria izan dugu kultur solasaldian. EKKI, Euskal Kulturgileen Kidegoa da, eta egile eskubideak kudeatzeaz arduratzen da. Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Editoreen Elkartea, Bertsozale elkartea, Musikari eta Irudika elkarteak dira bazkide eratzaileak. Baino zer dira egile eskubideak? Zertarako daude? Nola kudeatzen dira? Galdera horien eta beste hainbaten erantzunak jaso ditugu Estankotaren eskutik.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra