Skip to main content

Hizkien itsasoan nabigatzen, Itu bandarekin


“Ito beharrean gara hizkien itsasoan itu”. Horrela diote Itu literatura bandakoek. 2013ko udaberrian kostaldeko hiru gaztek literatur zaletasuna oinarri sortu zuten aipatu banda. Geroztik, hazten joan dira. Fanzine eta irratsaio artean, duela ez asko Lekore aldizkari literarioa aurkeztu zuten. Bandaz eta aldizkariaz aritu gara Alazne Arruti, Jon Gurrutxaga eta Paul Beitiarekin kultur solasaldian.


Kultura

Itu literatura bandako kideak izan ditugu kultur solasaldian. Hain zuzen ere, Alazne Arruti, Jon Gurrutxaga eta Paul Beitiarekin egin duten ibilbideaz eta Lekore aldizkariaz aritu gara, besteak beste. Erreportajeen tartean, berriz, Jurgi Ekiza musikariaren bakarkako lehen diskoa ezagutu dugu. Azkenik, asteburuko agenda errepasatu dugu.


Kultura

Kalakan taldeko hiru kideak izan ditugu kultur solasaldian. Dagoeneko ezaguna dugu banda. Tradiziotik edaten dute, perkusio tresnak eta ahotsak tartekatuz. Unean uneko eta etorkizuneko proiektuez hitz egin dugu Thierry Biscary “Ttirritt”, Jean Michel Bereau “Jamixel” eta Xan Errotabehererekin.

Zinema

Pantaila txikira iltzatuta bizi gara. Geroz eta telesail gehiago kontsumitzen ditugu. 2016ko telesail interesgarrienak seinalatzeko Gaizka Izagirre adituarengana jo dugu.


Zinema

Otsailaren 22an hasiko da gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen Bilboko Zinegoak jaialdia. Arriagan hasi eta BBK aretoan bukatu, hiriko hainbat txokotara zabalduko da. Golem Alondegian eta Bilborocken egingo dituzte proiekzio nagusiak, baina Fnacen eta Bilbo Arten, Sarean eta Kafe Antzokian ere izango dira. La Fundicion aretoak hartuko ditu saio eszenikoak. Hasierako helburuekin jarraitzen dute, gay, lesbiana, transexual eta bisexualen errealitatea ezagutaraztea, zinema, solasaldi, antzerki emanaldi eta topagune ezberdinen bitartez.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra