Skip to main content

Bat-Batean | Auritzeko saioa eta final laurdenetako bertsorik onenak


Asteburu honetan ekingo diete bertsolariek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final aurrekoei. Hori dela eta, Bat Batean saioko atal hau final laurdenen errepasoa egiteko baliatu dugu. Azken saioetako bertsorik onenak bildu ditugu. Bestalde, aurreko astean bezala, Auritzeko bertso emanaldian izan gara Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Julio Soto eta Sustrai Colinarekin.


Bertsolaritza

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurdenak jokatu dira pasa den asteburuan Eskoriatzan eta bertako bertsorik onenak bildu ditugu Bat Batean saioko atal berri honetan. Datorren astean abiatuko diren final aurrekoei begira jarri gara ere. Gipuzkoako txapelketatik kanpo, aste honetan Nafarroan izan gara, Auritzen, hain zuzen. Bertan aritu dira Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Julio Soto bertsotan.


Bertsolaritza

Bigarren atalean, pasa den astean bezala, Beasaingo bertso jaialdiko beste bina bertso bildu ditugu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenak, Zestoa eta Ormaiztegin izan dira asteburuan eta bertan ere egon gara. Amaitzeko, "Garai hura gara" lanari eskaini dizkiogu saioko azken minutuak.

Bertsolaritza

Programaren estreinaldian, plazaz plazako bertsolaritzaren lehen bilduma osatu dugu. Batetik, Beasaingo bertso jaialdiko unerik onenak bildu ditugu, eta bestetik, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetan izan gara. Lehenik, Zumarraga-Urretxun eta ostean, Errenteria-Oreretan.


 
    Bat-Batean
    Plazaz plazako bertsolaritza programa.
    Bertsolaritza
bannerra

bannerra