Skip to main content

Bat-Batean | Bizkaiko finalari begira Jone Uriarekin


Bizkaiko Bertsolari Txapelketa heldu da finalera. Hilaren 17an jokatuko da Bilbon, eta gu finalistetako batekin izan gara. Jone Uria izan zen txartela lortzen lehena, eta berarekin errepasatu ditugu txapelketaren ingurukoak eta bestelako kontuak. Gainera, Markina-Xemeingo finalaurrekoaren onena jaso dugu saioan.


Kultura

Agin Laburu izan dugu gurean. Astigarragako bertsolariarekin solasaldi interesgarria izan dugu, eta azaroaren 12an Amasan egindako bertso saioaren momenturik onenak jaso ditugu.


Kultura

Xilabako txapela jantzi berritan, gurean izan da Sustrai Colina. Pozik eta harro, oinak lurrean ditu urruñarrak. Txapeldunarekin partekatu ditugu Baionako finaleko momenturik onenak.

Kultura

Joana Itzaina izan dugu gurean, Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria. Xilaba txapelketako finalaurreak jokatu berri, azaroaren 12an izango da final handia Baionan. Joanarekin Xilaba txapelketaz mintzatu gara, eta Iparraldean bertsolaritzak bizi duen egoeraz. Horrez gain, Aiziritze eta Larresoroko finalaurrekoetako bertsorik onenak jaso ditugu saioan.


Kultura

Andoni Egaña txapelduna izan dugu gurean. Bertsolaritzaz, euskaraz, eta bere ibilbide oparoaz jardun dugu zarauztarrarekin. Bestalde, Donostiako Antigua auzoko Lugaritz kultur etxean egindako bertso saio matematikoaren momenturik onenak jaso ditugu.

 
    Bat-Batean
    Plazaz plazako bertsolaritza programa.
    Bertsolaritza
bannerra

bannerra