Skip to main content

Sasoi onean 23. saioa: Sexualitatea eta filosofia makrobiotikoa


Hirugarren adinekoen sexualitateaz mintzatu gara Isabel Pozueta sexologoarekin eta filosofia makrobiotikoaz Egoitz Garrorekin, Yakin Makrobiotika eta Alkimia eskolako zuzendariarekin.


Sasoi onean

Josefina Arregi psikoklinikan izan gara. Buruko gaitzak dituzten pertsonak hartzen dituzte bertan, eta errealitate berrira egokitzeko aholkuak ematen dizkiete. Izan ere, heldu egiten garen heinean ohikoa da memoria arazoak izatea, eta horrek ohiturak, harremantzeko moduak, zaintza eta bestelakoak aldatzera behartzen gaitu. 


Sasoi onean

Osasuna eta zahartzaroarekin lotutako gaiak aztertuko ditugu beste behin ere. Garuna kaltetzen duten gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonekin lanean aritzen diren Lantegi Batuak elkartea eta Josefina Arregi poliklinika bisitatu ditugu.

Sasoi onean

Sasoi Onean saioan, adineko pertsonekin lotutako gaiekin jarraitu dugu. Hala, Marian Gerrikabeitia errealizatzaileak egindako "Nora goaz?" dokumentala ezagutu dugu. Horrekin batera, sexualitatea edo elikaduraren gisako aferak izan ditugu hizpide baita.


Sasoi onean

Hamabosgarren atalean, askotariko aholkuak jasotzearekin batera, Euskal Eskola Makrobiotikoak eginiko platera dastatu dugu. Zaharren egoitza bat bisitatu eta hirugarren adinean aerobikak duen garrantzia ikusi dugu.

 
    Sasoi Onean
    Adineko pertsonei eskainia.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra