Skip to main content

Elkarrekin 16.saioa: Greenpeace eta Hegoak


Greenpeace erakundeak Nafarroan duen taldea ezagutu dugu, Ana Malon kidearen eskutik. Hegoak elkartearekin izan gara ondoren, drogen fenomenoaren arrisku murrizketa lantzen duena.


ELKARREKIN

Lehenengo erreportajean, Sofia Fenoll  eta Amaia Barbero ezagutuko ditugu. Adano Minbizia duten Haurren laguntzarako Nafarroako elkarteko kideak dira, eta halako esperientzia bat gertutik ezagutzkeo aukera emanen digute.
 
Dantzan jarriko gara ondoren, Motxila 21 egitasmoarekin. Taldeko kide eta boluntarioak diren Mikel Barrenetxea eta Andoni Zilbeti hurbilduko zaizkigu kamera aurrera beraien taldea ezagutarazteko.


ELKARREKIN

Emakumeekiko Tratu Txarren Ikerketarako Batzordearekin bilduko gara gaurkoan. Sortu berri den taldea da Nafarroan. Nerea Anbustegi izango dugu protagonista erreportaje honetan.

Erreskatean ibiliko gara bigarrenean Nafarroako Bilaketa, Salbamentu eta Ingurumenaren Babeserako taldearekin. Iñaki Murillo boluntarioak gidatuko digu lan horretan.

ELKARREKIN

Asvona elkarteko Irati Esteban eta Mikel Muru boluntarioekin izango gara lehenengo erreportajean. Nafarroako boluntario olinpikoen elkartean aritzen dira kirolariak laguntzen. Josune Azpiroz psikologoarekin, berriz, animaliekin lan egiten duen  Bocalan Biak Bat egitasmoa ezagutuko dugu.


ELKARREKIN

Life irekibai proiektuko Ana Barela teknikaria izango dugu lehenengo gonbidatua. Berarekin proiektua bera eta proiektuan aritu diren Baztango udaleko zinegotzi Juan Kruz Iriarte, hondakin teknikari Miren Meoki eta Lesakako Tantirumairu ikastolako zuzendari Aitor Irazoki ezagutuko ditugu.

Isabel Cuberori esker, berriz, hainbat herrialdeko egoera jasoko dugu.  Medikua da bera, eta Niger, Colombia, Haiti eta Afrika Erdiko Errepublikan izan da bertako herritarren bizi baldintzak hobetzeko lanean. Egun Luzaidetik jarraitzen du laguntza eskaintzen.

 
    Elkarrekin
    Ostiraletan 21:30ean
    Lohizune Amatria
bannerra

bannerra