Skip to main content

MusikaZuzenean TB #119: MG Banda + Itzal Uranga (Madeleine)


Hemen da MusikaZuzenean telebista saioaren 119. atala. Erreportaje nagusia egiteko Bizkaiko Arraita bailarara jo dugu Reegae giroetan datorren MG Banda taldea ezagutzeko. Hitz Bitan atalean, berriz, Madeleine eta Bananas taldeko Itzal Uranga gitarra jotzailearen gustukoak ezagutuko ditugu.

Musika Zuzenean

Saio berri honetan Testura egitasmoa ezagutuko dugu, eta horretarako Berriz herriko Kultur Etxean egin dugu hitzordua. Hitz Bitan atalean, berriz, Skakeitan taldeko Aitor Valcarlosen gustuko diskoen, aretoen eta kantuen berri izango dugu!


Musika Zuzenean

Lehen erreportajea osatzeko Lapurpiko Itsasu herrian izan gara, eta bertan Aguxtin Alkhat abeslaria genuen zain argitaratu berri duen "Hutsaren Hatsa" disko berria besapean. Hitz Bitan atalean Enrikko Rubiños bateria jotzailea ezagutuko dugu, urteak atzera Vendetta taldean aritua, eta egun La Topadora taldean murgildua

Musika Zuzenean

Lehen erreportajea osatzeko Cobra taldeko Haritz Lete eta Ekain Elotza musikariekin egin dugu hitzordua Zarauzko Torreoi ederrean. HITZ BITAN atalean Mocker's taldeko Ritxi Blanco gitarra-jotzailearen gustuen berri izango dugu. Amaitzeko musika albisteak.


Musika Zuzenean

Gaurko saioan bi erreportaje izango ditugu. Lehen erreportajean RAITX egitasmoa ezagutuko dugu eta argitaratu duten "Abereek erantzungo balute" diskoa. Bigarren erreportajean liburu bat izango da protagonista. Patxi Irurzun idazle nafarraren RRV zaporeko "Tratado de Hortografia" lana.

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra