Skip to main content

MUSIKAZUZENEAN TB #105: SUA taldea eta DUT (liburua)


Aste honetako saioan bi erreportaje ikusteko aukera izango da. Lehenengoan SUA talde gaztea ezagutuko dugu, argitaratu duten "Ordu Beltzak" diskoa aitzaki. Bigarrenean, DUT taldearen inguruan idatzi den liburuaz ariko gara PAblo Salgado idazlearekin eta taldeko Xabi Strubell eta Galder musikariekin.

Musika Zuzenean

MUSIKAZUZENEAN TB #104 Azken asteetan sarean izan diren bi ekimen interesgarri ekarri ditugu gaurkoan gurera. - E.H. Dancehall Covid-19 - #EmakumeKatea


Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioa etxetik egiten jarraitzen dugu. Etxeko egongela plato bilakatu dugu eta Skabidean taldearekin egin dugu on-line bilkura argitaratu berri duten "Izaera" diskoa ezagutzeko. Niko, Claudia eta Imanolekin elkartu gara, bai eta disko berria grabatu duen Kaki Arkarazo soinu teknikariarekin. Ikus eta goza!

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB-a etxetik egiten jarraitzen dugu, eta aste honetan ere musikarien etxeetara sartu gara! Disko Katea ekimenaren bigarren atala duzue honekoa, non besteak beste, Cobra, Serge, Onki Xin, Kokein, Olor, Mice, Mocker`s, Habi, Etxekalte, Maisha Mc eta Kaskezur taldeen diskoak ezagutuko ditugu musikarien proposamenei esker.


Musika Zuzenean

Atal berri honetan musikarien etxeetara sartu gara berriz. Zuzeneko kontzerturik gabe jarraitzen dugu baino sorkuntza topera dabil gure musikarien etxeetan, eta pantaila txikiaren bidez zabaltzen ari dira lau haizetara. Kantu propioak, bertsio bitxiak, giro dantzagarriak eta elkartasun kantuak nagusi izango dira saio berezi honetan. Ikus eta goza!

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra