Skip to main content

MUSIKAZUZENEAN TB #96: SKAKEITAN


Skakeitan taldea izango da gure lehen gonbidatua. Talde donostiarrak “nola galdu denbora” diskoa kaleratu du Mauka Musikagintzaren babesean eta lana gertutik ezagutzeko hitzordua egin dugu donostiako Dabadaban. Honekin batera albisteak eta asteburuko agenda.

Musika Zuzenean

Hemen da MusikaZuzenean TB saioaren 95 atala. Lehen erreportajean Afrika Bibang abeslaria izango da protagonista. "Nomadak" disko txikia kaleratu berri du algortarrak eta aitzaki honekin bere musika bideaz arituko gara. Hitz bitan atatean Ibai Marin abeslari eta gitarra jotzailea ezagutuko dugu gertutik. Bere gustuko disko, areto, abeslari eta gitarra joleen berri emango digu laburrean. Amaitzeko, asteburuko musika agendari eginen diogu errepaso.


Musika Zuzenean

Lehen erreportajean Rodeo taldea izango da protagonista. Zestoako bandak "Ezherrian" diskoa kaleratu du berriki, eta entsegu lokalean egin digu hitzordua. Bigarren erreportajea osatzeko Irun herrira egin dugu bidai. Bertan genuen zain, Ivan Zabalegi, NIRE izena darama musika egitasmoko arima

Musika Zuzenean

E.T.S. (En Tol Sarmiento) taldea izan da MusikaZuzenean Telebista saioko 93. atalaren protagonista. Horretarako, Iñigo Etxezarretareki bildu gara luze eta zabal solasteko. Honekin batera, albisteak eta asteburuko musika agenda.


Musika Zuzenean

ORBEL taldea ezagutuko dugu MusikaZuzenean Tb saioko 92 atalean. "Hegan" diskoa besapean bildu gara laukote lapurtarrarekin. Hitz Bitan atalean Ion Mindiren bisita izan dugu. bere gustuko diskoak, aretoak eta gitarra-jotzaileak aipatu dizkigu laburrean. Amaiatzeko, asteburuko agenda atala.

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra