Skip to main content

Euskaltzale: Zein da gure hizkuntzak unibertsitatean duen egoera?


Atal honetan, Anabel Arraizaren eskutik, euskarak Nafarroako unibertsitateetan duen tokia aztertuko dugu. Horretarako, hezkuntza alorreko eragileekin egoteaz gain, ikasleak, irakasleak eta instituzioetako ordezkariekin egoteko aukera izan dugu. Euren artean, Maria Solana sailburuarekin.


Euskaltzale

Gutxiagotutako hizkuntza bat normalizatuko bada, hezkuntza sistemak hiztun berriak eskaini beharko ditu. Familia transmisioak bermatzerik ez duen horren ordezko bihurtzen da hezkuntza. Belaunaldi berriak euskalduntzea ez da nahikoa Euskal Herria berreuskalduntzeko, baina horiek euskaldundu gabe ezin izango dugu helburua lortu. 

Nafarroan berriki arte ezin izan da euskaraz ikasi lurraldearen zati handi batean. Duela bi urte aukera hori eskaini zuten lege aldaketa baten bitartez, eta gaur egun eskatutako kopuruetara iritsiz gero, aukera hori bermatzen da. Baina zertan da euskarazko irakaskuntza gaur egun?  


Euskaltzale

Ibilbide luzea dute egina euskarazko hedabideek. Ibilbide hori beren sorkuntza beretik herritarrekin batera egin dute. Proiektu guztiek izan dute euskal herritarren sostengua, eta euskarazko hedabideekiko erakutsi duten inplikazio maila ere handia izan da. Inplikazio eta lotura hori ilusio eta kalitate handiz lan eginez eskertu dute hedabideek. Askotan baldintza zailetan lan egin behar izan dute profesionalek, baina hori ez da oztopoa izan euskaldunon informazio eta entretenimendu nahiak asetzeko. Hekimen Elkarteko arduradunarekin izan gara, euskarazko hedabideak hobeto ezagutzeko. 

Euskaltzale

Europan, hiriburuetan bizi dira herritar gehienak. Nafarroa ere ez da salbuespena, eta herritar horietako asko euskaldunak dira.

Hizkuntza politika eredugarria, hizkuntza praktika eraginkorra eta euskararen aldeko dinamismoaren eredua bada hiriburua, herrialdea bere osoan kutsatuko da, eta euskararen normalizazioa erraztuko du. Horren inguruan aritu gara Euskaltzale saioko zazpigarren atalean, hementxe bideoa!


Euskaltzale

Helduak gara haurrentzako eredua. Egiten duguna, egiten ez duguna, dena da kontuan hartzekoa gazteentzat. Erantzukizun handia daukagu etorkizunarekin.

Euskararen normalizazioaz ari garenean ere hori horrela da. Helduen euskalduntze alfabetatzeak hasieratik izan du garbi helduen euskalduntzeak guztiz estrategikoa dela. Horren inguruan aritu gara Euskaltzale saioaren seigarren atalean, euskara ikasiz bizitza berri bat ezagutu duten pertsonak ezagutuz, hementxe bideo osoa!

 
    Euskaltzale
    Astelehenetan 21:00etan
    Anabel Arraiza
bannerra

bannerra