Skip to main content

Euskaltzale 4.saioa: Migratzaileak


Nafarroan espainiako nazionalitatea ez duten 54.666 pertsona daude (biztanleria osoaren %8,5). 2009an 70.149 ziren (%11,1). Beraien bizitza gurearekin konpartitzera datozen hauek, ze jarrera agertzen dute euskararen normalizazioaren prozesuaren aurrean? Bazuten euskararen berri etorri zirenean? Euskarara hurbiltzeak onurarik ekarri al die? Lagundu al diegu euskararen egoera ulertzen? harrera egokirik egin diegu? 

Gai hauek eta beste batzuk aztertu ditugu Euskaltzale saioaren laugarren atalean, zatozte gurekin aniztasunera!


Euskaltzale

Munduko Osasun Erakundearen arabera, osasuna erabateko ongizate fisiko, psikiko eta soziala da. Hizkuntza dugu komunikaziorako, eta hoberen menperatzen dugun hizkuntzan artatuak izatea ezinbestekoa da medikuarekin konfiantza eraikitzeko. 

Nafarroan Osasunbidea sortu zen herritarron ongizatea bermatzeko, baina zertan da euskararen egoera Osasunbidean?


Euskaltzale

Zertan dira euskararen normalizaziorako asmoak? 

Euskara ez da ofiziala Nafarroako hegoaldean, herri ekimenari esker egin du euskarak bertan. Nola garatzen ari da? Tuteran izan gara Euskaltzaleren bigarren saioan, bertako herritarren iritzi eta esperientziak ezagutzen. 

Euskaltzale

Arnasguneak aztertu ditugu Euskaltzaleen lehenengo atalean (hizkuntza gutxiagotu bat nagusi den gune geografikoak). Nola eragiten die turismoak, migrazio prozesuak edota etxebizitza politikak arnasguneei? Baztan eta Etxarri-Aranatzeko biztanleei galdetu diegu, baita UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) teknikariei.


Euskaltzale

Anabel Arraizaren eskutik, Euskaltzale saioaren atal berrian, sozioekonomia eta euskararen arteko lotura aztertuko dugu. Bien artean nola elkar elikatzea.

 
    Euskaltzale
    Astelehenetan 21:00etan
    Anabel Arraiza
bannerra

bannerra