Skip to main content

Joseba Zabalza: “Espainiako Estatuaren errepresioaren biktimen izenak azalerazi behar ditugu”


Biktima ororen aitortza sustatzeko ‘Gogoan hartzeko izenak’ proiektua burutu du Joseba Zabalza argazkilariak. Estatuaren errepresioaren biktimak ugariak izatearekin batera, baztertuta geratu direla salatu du. Kasu horien egia azalerazteko beharra defendatu du; berandu bada ere, biktima guztien erreparazioa lortu ahal izateko.

Gurean Gaur +

Hondarribiko Gorpuzkingz trap taldearekin egon da Ekhiñe Atorrasagasti lankidea. Euren ibilbidea birpasatzeaz gain, musika, ironia eta aktualitatea uztartu ditugu, euskal kultura eta jendartearen erradiografia bat osatu asmoz. Ez galdu.


Gurean Gaur +

Puerto IIIko espetxean hilik azaldu zen 38 urteko iruindarra, bere espetxealdi osoa isolamenduan igaro ostean. Horrekin batera, Eusko Jaurlaritza eta Ertzaintzako sindikatuen arteko talka eta martxoaren 8ko greba hizpide izan ditugu Ekhiñe Atorrasagastik gidatutako saioan. Berarekin batera, Jone Goirizelaia, Egoitz Askasibar, Izaskun Guarrotxena eta Beñat Zarrabeitia izan ditugu solaskide gisara.

Gurean Gaur +

Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, asteko aktualitateari errepasoa eman diogu Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibarren parte hartzearekin. Besteak beste, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren urteurrena, Anna Gabrielen egoera, Espainiar Estatuan ereserkiaren inguruan sortutakoak eta Euskal Herrian Rafa Diezek Naiz-en eskainitako elkarrizketari heldu diogu.


Gurean Gaur +

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiar Estatua zigortu du Igor Portu eta Mattin Sarasolari emandako tratu txar eta torturengatik Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren hirugarren puntua urratzeagatik. Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, aste berezi honetan, gaia hizpide izan genuen. Berarekin batera, Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibar aritu ziren.

 
    Gurean Gaur +
    Gurean Gaur +
    Gurean Gaur +
bannerra

bannerra