Skip to main content

Sanferminetako azken egunean emakumeek balorazioa egin dute


Atzo parrandan gelditu ginen. Gaur, konsignetara gerturatu gara bertako langileekin hitz egitera. Gero, udaletxeak jarri dituen edalontzi birziklagarrien erabilera ezagutu dugu. Azkenik, emakumeengandik jaso dugu aurtengo Sanferminen balorazioa. Beti bezala ahotsako kideak elkarrizketak egiten ibili dira, oraingoan sanferminak eta langileen inguruan. Zelako ondo pasa dugun sanfermin hauetan!

Zapi gorria

Kirolari gunea bisitatuta, Labriten emakumezkoen pilota finala bisitatu dugu. Atzokoan Transmarikaboio egunean egon ginen eta aldarria ere presente egon da,


Zapi gorria

Festetako azken aurreko egunean hainbat "momentico"tan izan gara.

Zapi gorria

Uztailaren 10 arratsaldean Kikikokomoko paizaloekin eta Karrika dantza taldearekin egon ginen. Uztailaren 11n, Oinez txokora hurbildu ginen goizean goiz eta gero, Bronce peñakoek ematen duten festa sarira. Ondoren, herri kirolen gunean Nafarroako txinga txapelketa ikusi dugu eta azkenik, Aranguren Ibarreko musika bandarekin egon gara. Gaur, gainera, Ahotsako kideek Erraldoien inguruko galdeketa egin dute.


Zapi gorria

Alegria de Iruña Peñakoen txikien egunean murgildu gara. Haurrekin Sanferminetan egoteko guneak zeintzuk dira? Takonerako birjolastu gunean bisita egin dugu.Zaldiko Maldiko Elkarteko bertso saiora hurbildu gara Ilarregi anaiekin. Iruñeko suen lehiaketako zuzendari den Mikel Pagolaren azalpenak jaso ditugu eta Herri Sanferminetako O plazan ospatu den haurren dantza jaialdian ere izan gara.

 
    Zapi gorria
    Zapi gorria
    Zapi gorria
bannerra

bannerra