Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Ibon Iparragirre askatzearen alde, epailearen aginduz egindako mediku txostena


Hies gaitza dela eta, Ibon Iparragirre euskal preso politikoaren osasun egoera oso larria da, epailearen aginduz txostena egin duen mediku adituaren arabera. Horrez gain, txostenaren arabera, kartzela ez da leku egokia haren osasun egoera kontuan hartuta, hango bizi-baldintzetan arrisku are handiagoa baitu edozein infekzioren bat hartzeko.

Kataluniari dagokionez, bi kontu: batetik, Carles Puigdemontek Kataluniara itzultzeko asmoa duela, abenduaren 21ean presidente hautatzen badute. Bestetik, Artur Mas presidente ohiari etxea enbargatu dio Kontuen Auzitegiak 2014ko azaroaren 9ko hauteskundeengatik. Neurri bera hartu du Francesc Homs, Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilari ohien ondasunei dagokienez ere.

Horiek nabarmentzekoak iruditu zaizkigun gaietako batzuk, beste zenbaiti ere erreparatu diegu titularretan.


Gurean Gaur

Greba eguna dute gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan, unibertsitatez kanpoko esparruetan. Beste greba egun bat, bai, aurreko asteetan ere arloz arlokoak egin baitituzte, baina gaurkoak mugarria ezar lezake.

Batetik, lan gatazkan dauden sektore guztiek elkarrekin egin dutela lanuztea: irakasleek, sukaldari eta garbitzaileek, heziketa bereziko langileek eta Haurreskolak partzuergokoek. Eta bestetik, sindikatu gehiagok bat egin dutelako: orain arteko protestak ELA, LAB eta Steilas sindikatuek antolatu dituzte, baina gaur CCOOk eta UGTk ere bat egin dute deialdiarekin.


Euskaltzale

Gai sakona izanik, bi ataletan banatu dugu saio hau. Izan ere, zer egin behar dugu euskarak aurrera egiteko? Nora goaz? Zer nolako baliabideak behar ditugu? Zer nolako denbora epeak markatu behar ditugu gure helburuak eskuratzeko?

Euskararen normalizazioaren alde dauden lagunen iritziak bildu ditu Anabel Arraiza lankideak. Aingeru Epaltza, Ane Ablanedo, Bixente Serrano Izko, Floren Aoiz eta Lorea Agirrenak.

Euskaltzale

Gai sakona izanik, bi ataletan banatu dugu saio hau. Izan ere, zer egin behar dugu euskarak aurrera egiteko? Nora goaz? Zer nolako baliabideak behar ditugu? Zer nolako denbora epeak markatu behar ditugu gure helburuak eskuratzeko?

Euskararen normalizazioaren alde dauden lagunen iritziak bildu ditu Anabel Arraiza lankideak. Aingeru Epaltza, Ane Ablanedo, Bixente Serrano Izko, Floren Aoiz eta Lorea Agirrenak.


Gurean Gaur

Ez da ezustekorik izan Gasteizko Legebiltzarreko gaurko saioan, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek 2018ko aurrekontu proiektuaren aurka aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota dituzte EAJk, PSEk eta PPk. Horrenbestez, datorren urteko aurrekontu egitasmoaren tramitazioak lehen urratsa egin du. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuaren hitzetan, aurrekontuek konpromisoa dute gizarte-babeseko euskal sistema indartzeko. Gaurko eztabaidan, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gogor salatu dute jeltzaleek eta sozialistek PPrekin bat egin izana. Asteazkenean eztabaidatu eta bozkatuko dituzte zuzenketa partzialak, eta hilaren 22an onartuko dute proiektua, EAJren eta PSEren aldeko botoekin eta PPren abstentzioarekin.