Skip to main content
Nahieran Ikusteko.tv

Anbulantzian espetxera, larriki gaixo dauden semeen bila


Sagrario Ramos eta Angelita Burgoak keinu sinboliko, baina indartsua egin dute. Anbulantzia gisara egokitutako furgoneta batean joan dira Alcala Mecoko espetxera (Espainia), Manu Azkarate eta Ibon Iparragirre larriki gaixo dauden presoen bila. Argi utzi dute ez dutela semeek okerrera egiten dutela ikusiz zain geratzeko asmorik.


Artekale

Euskal literaturako ikurretako bat den Martin Zalakain abenturazalearen istorioa dantza bidez moldatu du Artedrama konpainiak. Jose Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Harkaitz Canoren hitzak eta Ander Lipusen antzerkia batuz.


Musika Zuzenean

Koldo Otamendik gidatutako atal berri honetan, Urbon Kings, Guilty Brigade eta Liot taldeak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Horrekin batera, astero legez, agendaren berri izan duzue baita.

Euskaltzale

Zer nolako papera jokatzen du euskarak aktibismoaren barruan? Herri mugimenduak zer nolako lekua eskaini dio euskarari? Protestak eta ekimenak euskaraz pentsatu dira? Nolakoa izan da azken urte hauetako bilakaera? Anabel Arraizaren eskutik erantzunen bila jo dugu. Besteak beste, Lorea Agirre, Helios del Santo, Iñaki Lasa, Amaia Santesteban edo Kataluniako Plataforma per la Llengua-ko kideekin hitz eginez.


Gurean Gaur

82 urterekin hil da Jun Kaltzada. Busturiarraren bizipenak ezagutzeko beste aukerarik ere baduzue: pasa den astean publikatu baitu Txalapartak Umezurtzen aberria. Autobiografia bat da, Kaltzadak iloba bati idatzitako testuekin, hainbat lagunen artean osatutakoa.