Skip to main content

Eneko Axpe: "Euskal Herria munduko hirugarren postuan dago milioi biztanleko 903 heriotzarekin"


Eneko Axpe fiskaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Axpek nabarmendu du 100.000 biztanleko zortzi pertsona hiltzen ari direla egunero munduan. Egoerari buelta emateko, txertoa lortu behar dela azpimarratu du, eta bitartean, neurriak hartu behar direla.

Gurean Gaur

SOS Ostalaritza ostalarien kolektiboak manifestazioak iragarri ditu datorren azaroaren 7an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, ostalaritzari, turismoari eta aisialdiari, «desagertzear dauden sektoreak», egiten zaizkien murrizketengatik protesta egiteko.


Literatura

Halaxe du izena musikariak eta idazleak elkarrekin sortutako azken lanak, "Hitzak hots". Galdera batetik abiatu zuten prozesua: Zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu gutxi euskal kantagintzan? Jule Goikoetxea, Itxaro Borda, Tere Irastorza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia idazleen lanen artean zortzi aukeratu ditu Valverdek kantu bilakatzeko.

Herri mugimendua

Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Gure Esku Dagoko bozeramaile Amalur Álvarezekin hitz egiteko aukera izan dugu. Besteak beste, erreferendumaren alde, Hamaika Gara ekimenak abian jarritako sinadura bilketa, "Altxa" ekitaldiaz eta erabakitzeko eskubidearen alde euskal jendartean dauden pultsioetaz.


Gurean Gaur

Greba eguna izango da azaroaren 5a Gipuzkoan Osakidetzan lan egiten duten langileentzat. “Sakoneko eta egiturazko arazoetarako konponbidea” eskatzeko abiatu dute protestaldia. Osakidetzakoak, baina, ez dira haserre dauden behargin bakarrak. Izan ere, hainbat eta hainbat langile greba eta protesta ezberdinetan murgilduta daude Euskal Herrian.

 
bannerra

bannerra