Skip to main content

Lehen postuan sendo eusten du Realak Vigon irabazi ostean, analisia Ane Urkirirekin batera


Talde txuri-urdinak garaipen argia eskuratu zuen Balaidos futbol zelaian bat eta lau nagusitu ostean. GARAko kazetari Ane Urkiri Ansolarekin batera Realaren jokoaren gakoak aztertu eta Athletic-ek Sevillaren aurka lortutako hiru puntuak izan ditugu hizpide.

Mundua

Gurean Gaur albistegiaren baitan, nazioarteko errepasoan, Verónica Satrustegi kazetari nafarra izan dugu gurekin: Azkeneko urteak Hego Amerikan igaro ditu, Perun dago uneotan, eta besteak beste bertako zein Txile eta Boliviako aktualitatea errepasatu ditugu berarekin.


Gure begiz

Koronabirusaren bigarren oldarraldiari aurre egiteko indarrean jarritako neurriek seko eten dute euroguneko ekonomiaren hazkundea, eta hurrengo datu ekonomikoak txarrak izango direla aitortu du Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidenteak.

Gurean Gaur

Artistaren 90. Urtebetetzean bere obrak naturarekin duen harreman estuan sakonduko du bildumak. Iragan astean inauguratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak eta aretoa osorik hartu dute Ibarrolaren 70 lan baino gehiagok. Jose Ibarrola artistaren semeak komisariatu du erakusketa.


Gurean Gaur

Euskal Autonomia Erkidegoko ogasunek argitaratu dute zordun handien zerrenda. Hiru aldundien ogasunei milioi bat euro baino gehiago zor dieten enpresak eta norbanakoak agertzen dira zerrenda horretan. Kasu honetan, 2019ko abenduaren 31n zor hori zutenak dira. 250 izen ageri dira zerrenda horretan, eta 850 milioi zor dizkiete ogasunei.

 
bannerra

bannerra