Skip to main content
Nahieran Ikusteko.tv

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
BERTSO HOP: Oteizaren begiradarekin, Durangora bidaia. "Espuela Nahi" sinbiosi interdiziplinarraa

2017-11-15

Aurrera jarraitzen du Euskal Herriko Bertso Txapelketa nagusiak, finalerdian bigarren itzulia ate joka daukagu. Aurretik, Eñaut Gantxegik bidezidor ezberdinak arakatu ditu, sinbiosi interdiziplinarra osatuz.

bideoaren irudia
Senideak preso gaixoen bila Madrila, DPS estatusaren zirrikituak Parisen

2017-11-14

Hainbat euskal herritar Alcala Mecoko espetxe atarira joan dira, larriki gaixorik dauden presoen kaleratzea atzeratzen ari den honetan, haien bila doazela irudikatzeko.

Frantziako espetxeetan dauden zenbait presori dagokienez, berriz, bereziki seinalatua den presoaren estatus egoera kendu diete zazpi euskal herritarri, euskal ordezkaritza batek eta Frantziako Justizia Ministerioak abiatutako elkarrizketa bideei esker.

Horrez gain, gaur bete da urtebete Altsasuko zortzi gazte atxilotu eta horietatik sei espetxeratu zituztenetik. Haien abokatuek auziaren berme falta salatu dute gaur Madrilen. Gai horiei eta beste zenbaiti begira jarriko gara gaurko titularretan.

bideoaren irudia
"Paeta zaharrak erantzun", mahai joko bat baino gehiago.

2017-11-06

Oiartzun eta Oiartzueraren inguruko tribialaren aurkezpena.

bideoaren irudia
GUREAN GAUR: Altsasuko gazteek urtebete eman dute espetxean

2017-11-14

Urtebete da gaur Altsasuko gazteak espetxeratu zituztela. Abokatuek Madrilera eramango dute gaur auzia "berme falta" salatzeko. Auziak ez du epaiketa egunik oraindik, baina bai zigor eskariak: fiskalak 50na urteko espetxe zigorra eskatzen die seiri, 62 urtekoa beste bati, eta 12 urtekoa beste bati. Espetxean jarraitzen duen Oihanen aitak adierazi du urte latza izan dela eta zer gertatuko den zain jarraitzen dutela.

 

bideoaren irudia
Anbulantzian espetxera, larriki gaixo dauden semeen bila

2017-11-14

Sagrario Ramos eta Angelita Burgoak keinu sinboliko, baina indartsua egin dute. Anbulantzia gisara egokitutako furgoneta batean joan dira Alcala Mecoko espetxera (Espainia), Manu Azkarate eta Ibon Iparragirre larriki gaixo dauden presoen bila. Argi utzi dute ez dutela semeek okerrera egiten dutela ikusiz zain geratzeko asmorik.

bideoaren irudia
ARTEKALE: Martin Zalakain klasikoa dantzara ekarria

2017-11-14

Euskal literaturako ikurretako bat den Martin Zalakain abenturazalearen istorioa dantza bidez moldatu du Artedrama konpainiak. Jose Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Harkaitz Canoren hitzak eta Ander Lipusen antzerkia batuz.