Estatus politikoaz kontsulta egingo duen lehen hiriburua izango da Donostia. Udazkenean egingo dute galdeketa, azaroaren 18an, Irunekin batera. Horretarako lehen urratsa, ordea, herritarren babesa lortzea izan da, eta pozik daude 9.545 sinadura lortu dituztelako.
Galdera zehazteko Adosgunea osatuko dute laister, pentsaera askotako herritarren artean galdera erabakitzeko.
Altsasuko gazteen aldeko manifestazioak Iruñeko kaleak bete ondoren, balorazio positiboa egin du Nafarroako Parlamentuak. Ez du babestu, ordea, Guardia Zibilen alde Covite-k deitutako elkarretaratzea. Epaiketa dagoeneko hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bestetik, memoria historikoa berreskuratzeko lanean jarraitzen du AFFNA36 elkarteak. Amaitzeko, Errotxapeako gaztetxean okindegia egin berri dute eta bertan izan gara.
Izar alabari haren aitak egin zionaren berri jakin zuenean sentitu zen presoen Sara Majarenas. Urtarrilaren 15 haren aurretik ere bazuen beldurra, ordea. Indarkeria matxistaren biktima izan dira ama-alabak, baina horrekin batera pairatu dute salbuespen egoeran preso egon beharra eta dispertsioa ere. Haren kasu pertsonalak eragindakoa kontatzeaz gain, EPPKren prozesuaz eta gatazkaren konponbideaz hitz egin du Majarenasek Hamaika Telebistarekin. Apirilaren 9an geratu zen libre, eta Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira egin diogu elkarrizketa.
Gaurkotasun politikoan, apirilaren 9an aske geratutako Sara Majarenasen eta Altsasuko gazteen auziaren berri jaso dugu. Gizarte gaietan, A-15 eta N1 errepideetako bidesarien bueltakoak jorratu ditugu, baita Bilboko Zientzia Azokaren ingurukoak ere. Hamaika Telebistari dagokionez, osteguneko Musikazuzenean saioan izango den Paxkal irigoyenen berri jaso dugu.
Nafarroako Parlamentuak ez du babestuko gaur izanen den elkarretaratzea Altsasuko istiluan parte hartu zuten Guardia Zibilen alde. Izan ere, COVITE Terrorismoko biktimen elkarteak egin du horren deialdia eta horrek, hain justu, eraman zuen Altsasuko auzia terrorismo zelako salaketa Espainiako Auzitegi Nazionalera. Hori dela eta, lauko alderdiak argudiatu du salaketa horren aurka daudela. Geroa Baiko Koldo Martinezek adierazi du konfrontazioa duela helburu gaurko kontzentrazioak.
Izar alaba, haren aitak eraso eginda, hil ala biziko egoeran geratu eta hamalau hilabetera, apirilaren 9an geratu zen aske Sara Majarenas. Indarkeria matxistaren biktima izan dira ama-alabak, baina horrekin batera pairatu dute salbuespen egoeran preso egon beharra eta dispertsioa ere. Haren kasu pertsonalak eragindakoa kontatzeaz gain, EPPKren prozesuaz eta gatazkaren konponbideaz hitz egin du Majarenasek Hamaika Telebistarekin, Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira.