Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Heriotzaz eta bizitzaz hitz egiten duen Blackbird filmak ireki du aurtengo Zimemaldia

2019-09-20
Blackbird filmak ireki du aurtengo Donostiako zinemaldiko 67.edizioa. Bere sufrimenduari amaiera jarri nahi dion gaixo terminal batek familiarekin igarotako asteburuan zentratu du filma Roger Michellen zinemagileak.
bideoa prestatzen
Eusko Legebiltzarraren XI. legealdiko azken urte politikoa hasi da

2019-09-20
Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren hitzaldiarekin hasi da goizeko saioa. Arrtsaldea, berriz, beste alderdien txanda izan da. EH BIlduk "Estatu politika" egitea eta "Herri akordio" batera heltzea eskatu dio Lehendakariari.
bideoa prestatzen
1.000 ikasle bizikletan klima aldaketaren aurka

2019-09-20
Gaur ospatu da 6. Bizikletaldia. Klima aldaketaren aurka, eskoletako haurrak bizikletaz Donostian barrena ibili dira.
bideoa prestatzen
Bihar ospatzen da Alzheimerraren Nazioarteko Eguna

2019-09-20
Bihar ospatzen da Alzheimerraren Nazioarteko Eguna eta hori dela eta, Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkarteak elkarretaratzea egin dute legebiltzarraren atarian.
bideoa prestatzen
UAGN, AN eta Nafarroako Nekazarien Kooperatiba plastiko kontsumoaz jarduteko batzartu dira

2019-09-20
UAGNk, ANk eta Nafarroako Nekazaritza Kooperatibak, plastikoen erabilera murrizteko lan saioa egin dute gaurkoan. Goizean zhear izandako bilera eta mintegietan, nekazari, abeltzain eta teknikariek plastiko kontsumoaren murrizketaren beharra azpimarratu dute eta hori betetzeko laguntza eskatu diote administrazioari.
bideoa prestatzen
Bilboko Mugikortasun azokak ateak ireki ditu

2019-09-20
Mugikortasun Aste Europarraren barruan, Mugikortasun azoka antolatu dute Bilboko Areatzan. Bertan, adin guztietako pertsonentzako ekintzak antolatu dituzte eta uria erabiltzen ari den estrategiak aurkeztuko zaizkie herritarrei.