Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #77: Diabolo Kiwi + J.A. Areta Goñi "Juxe"

2019-09-19
Hemen da MusikaZuzenean TB saioaren denboraldiko lehen atala: 00:00. Sumarioa: 00:58. Diabolo Kiwi 16:30. J.A. Areta Goñi "Juxe" Lehen erreportajean, Diabolo Kiwi taldea ezagutzeko parada izango dugu! Funk giroetan banda honakoa, uda giroko erreportaje ederrean! Bigarren erreportajean J.A. Areta Goñi "Juxe" argazkilaria ezagutuko dugu gertutik. "Zu barik eztau" erakusketan izan gara, bere lana ezagutzen. Musika eta argazkia bat eginik gaurko saioan!
bideoa prestatzen
Zazpikaleetako Gangen Merkatua martxan da dagoeneko

2019-09-19
Bilboko Alde Zaharreko dendek denboraldiz kanpoko pronduktuak kalera atera dituzte. Auzoa suspertzeko eta bertako komertzioak bultzatzeko xedearekin egien den ekimena da. %70a heltzen diren beherapenak topatu daitezke gaurtik eta larunbatera arte.
bideoa prestatzen
Harro plataforma: "Gure kolektiboa negozio bihurtu nahi dute"

2019-09-19
EuroPride erakundeak Bilbon ospatuko duen lehenengo LGTB+ Batzar Atlantikoaren aurrean, egitarau propio antolatu du Harro plataformak kolektiboaren merkantilizazioa salatzeko. "Harro ez da pride. Ez gaude salgai" lelopean egingo dituzte mahai-inguruak eta bilerak eta larunbatean, hilak 21, manifestazioa deitu dute Bilboko Arriaga plazatik.
bideoa prestatzen
Uda amaitzen ari den arren, jaialdiek ez dute etenik Euskal Herrian

2019-09-19
Zinemaldia, Atlantikaldia, Kalakan-en leizeetako kontzertuek eta beste hainbatek hartu dute denboraldi berriko lehen Artekale hau.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritza salatuko dute ikastetxeen arteko desberdintasuna areagotzeagatik

2019-09-19
ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuen esanetan, Eusko Jaurlaritzak eskola publiko eta pribatu edo itunpekoen arteko desberdintasunak handitzen ditu bere erabakiekin. Eta horietako batzuk, legez kanpokoak direla adierazi dute.
bideoa prestatzen
Klima larrialdiaren aldeko Bizkaiko aliantzak greba deitu du irailaren 27rako

2019-09-19
Langileen greba orokorraren xedea da giza jardunak Klima Aldaketaren gainean duen eraginaren aurkako borrokare ahalik eta jende gehien biltzea.