Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Epaileak Egunkariaren auzi ekonomikoa artxibatu du ustezko delituak preskribatuta daudelako

2014-06-04

Epaileak Egunkariaren Auzi Ekonomikoa artxibatu du. Hartutako erabakiaren kontrako helegitea edo apelazioa aurkezteko bost eguneko epea du orain Fiskaltzak. Diru-laguntza publikoen iruzurra eta diru kontuak faltsutzea egotzi zien akusazioak.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Espainiako erregearen abdikazioa eta beste

2014-06-04

Espainiako erregearen abdikazioaz, Euskaldunon Egunkariaren auzi ekonomikoaren itxieraz eta giza kateaz hitz egin dugu gaurko saioan. Mikel Aizpuru EHUko irakaslea, Iker Bizkarguenaga Gara-ko kazetaria, Mikel Arana legebiltzarkide ohia eta Erramun Osa Euskaltzaindiko kidea izan ditugu gurekin.

bideoaren irudia
Sakelakotik | Lazkaoko Ladislao

2014-06-04

Ladislao musika taldearekin egin dugu hitzordua. Ez datoz Uruguaitik nahiz eta izen horrek bertara eramaten gaituen. Ordea, Lazkaokoak dira. Duela bi urte hasi ziren lokalean bertsio batzuk jotzen eta beraien abestiak sortu eta gero osatu dute "Pantailak" lehen diskoa Bonberea Ekintzak zigiluaren babesarekin. Punk rock musika jorratzen dute, hardcorea albo batera utzi gabe. Bilbora egindako bisita probestu dugu.

bideoaren irudia
Konponbide prozesua bultzatzeko jardunaldiak antolatu ditu Foro Sozialak

2014-06-04

Gizartea aktibatu eta preso eta iheslarien inguruan soluzioak zehazteko jardunaldiak antolatu ditu Foro Sozialak hilabete amaierarako. Preso eta iheslarien aferaren inguruan proposamenak zehazteko eztabaida ireki eta soluzio berriak definitu nahi dira bertan.

bideoaren irudia
Abian da Klikmetroak ekimenaren laugarren edizioa

2014-06-04

Kilometroak jaiaren baitako ekimena martxan da, laugarren urtez jarraian. Bi norabidetan mamitzen da Klikmetroak proiektua. Batetik, jendearen parte hartzea bultzatu nahi da; bestetik, merkatari, elkarte zein enpresen diru laguntza sustatu. Edonork hartu dezake parte ekimenean, klikmetroak.kilometroak.net webgunearen bitartez.

bideoaren irudia
Osasungintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek manifestazioa iragarri dute ekainaren 26rako

2014-06-04

Osasungintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek mobilizazioak iragarri dituzte datozen hilabeteetarako. Lehen protesta eguna ekainaren 26an izango dute. Egun horretan manifestazioa burutuko dute Bilboko kaleetan. Gainera, irailaren 15erako ospitale handietan itxialdiak burutuko dituztela iragarri dute. Bestalde, urriaren 11n beste manifestazio bat egingo dute eta urriaren 30eko astetik aurrera lanuzteak egingo dituzte. Mobilizazio hauekin Osakidetzak lapurtutako lan eskubideak berreskuratu nahi dituztela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek.