Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
EAJk eta PSEk akordioa sinatu dute Barakaldon, "egonkortasuna bermatzeko"

2019-09-17
Gaur, urteetan gatazkan egon ostean, bi alderdiek egonkortasuna bermatzeko akordio izenpetu dute. Izan ere, Sabin Etxetik eta Alameda Rekaldetik heldu diren presioak beharrezkoak izan dira hitzarmena aurrera eramateko. Gauzak horrela, talde gobernuan bi alderdiak egongo dira, euskal autonomi erkidegorako akordioari jarraituz. EAJk mantenduko du alkatetza eta zazpi area. PSEk, berriz, alkateordetza eskuratu eta beste lau area zuzenduko ditu.
bideoa prestatzen
Mugikortasuna, Migranteen kriminalizazioa, Ekintza sindikala eta Altsasu

2019-09-17
Mugikortasuna, Migranteen kriminalizazioa, Ekintza sindikala eta Altsasu
bideoa prestatzen
Hirugarren aldiz bertan behera geratu da Bizitza Da Handienako kidearen epaiketa

2019-09-17
Hirugarren aldiz bertan behera geratu da Bizitza da handiena mugimenduko kide bati pasa den maiatzaren 16an eraikin publiko bat okupatzeagatik egin behar zioten epaiketa. Hirugarren aldiz pasa behar zuen epailearen aurretik baina saioa bertan behera geratu da berriro ere, atestatua idatzi zuten bi ertzainei ez diotelako jakinarazpenik bidali. Horrela adierazi du auziperatuaren abokatuak. 12:00etan hastekoa zen gaurko epaiketa. Aurretik Bizitza da handiena mugimenduak prentsaurrekoa eskaini du Donostiako epaitegiaren aurrean auziperatuei elkartasuna adierazteko eta bi epaiketak salatzeko. Protesta sozialari epaiketarik ez! lelopean, hurrengo ostegunean, irailaren 26an, epaitegiaren aurrean bilduko dira eguerdiko 12:00etan auziperatuei elkartasuna adierazteko.
bideoa prestatzen
Gaur hasi da Victor Bravo Gipuzkoako Ogasuneko zuzendari ohiaren aurkako epaiketa, Glass auzian

2019-09-17
2003 eta 2006 artean Ogasun publikoaren aurkako hiru delitu egin izana egozten dio Fiskaltzak. 6 urteko kartzela zigorra eskatzen dio eta 1,8 milioi eurotako isuna ordaintzea. Bere burua defendatzeko erabakia hartu du eta egozten zaizkion delituak ukatu ditu.
bideoa prestatzen
Altsasuko gazteen auzia aztertuko du bihar Auzitegi Goren espainiarrak

2019-09-17
Altsasuko gazteak absolbitu behar ote diren, edota, ezarri zaizkien zigorrak murriztu daitezkeen aztertu dezake bihar Espainiako Auzitegi Gorenak.
bideoa prestatzen
Sarek Iruñeko Oblatas eta Santa Engrazia zubiak giza kate baten bidez lotzeko deia egin du

2019-09-17
Sarek urriaren 5ean Iruñeko Oblatas eta Santa Engrazia zubiak giza kate baten bitartez inguratu eta lotzeko deia luzatu du. Ekimenaren bitartez, presoak euskal presoak etxeratzeko zubi-lanaren garrantzia azpimarratu nahi du elkarteak.