Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
LABeko 8 kide parlamentuan kateatu dira "ekintza sindikalaren kriminalizazioa" salatzeko

2019-09-17
Protestaren aburua Imanol Salinas LAB sindikatuko kidearen aurkako espetxe zigor eskaera da. Salinasek La Sangiovesa jatetxearen parean manifestatu, barnera sartu, pegatinak jarri eta kartelen laguntzaz protesta egiteagatik 21 hilabetetako espetxealdiaren mehatxu da.
bideoa prestatzen
Irakasleen ordezkapenak kudeatzeko sistema salatu du Steilas sindikatuak

2019-09-17
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza komunitatean kudeaketa sistemak eragindako kontraesanak eta akatsak gaztigatu dituzte Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Hezkuntza sailaren ardura eza azpimarratu nahi izan dute. Ana Perez, Steilas hezkuntza sindikatuko bozeramailearen hitzetan, eskoletako klaustroak ikasturte hasierarako osatuta egon beharko lirateke. Ordean, badira bete gabeko plazak eta, lehenengo egunetik eginiko ordezkapenak aldarrikatu dituzte.
bideoa prestatzen
Biktimak, presoak eta errelatoa, Foro Sozialaren aurtengo erronkak

2019-09-17
Elkarbizitzaren alde lanean, Foro Sozialak hiru helburu nagusi ditu ikasturte berrian: Biktima guztien errekonozimendua lortzea, presoen salbuespen-egoerarekin amaitzea eta errelato bateratu bat eraikitzea.
bideoa prestatzen
EH Bilduk Bilboko fiskalitatean aldaketak eskatu ditu

2019-09-17
Koalizioak, hori lortzeko, 17 emendakin aurkeztu ditu gaur. Beraien nahia hiriko fiskalitatea "justuagoa" eta "progresiboagoa" izatea da. Hori lortzeko, zergen zama enpresa handien gainean egon behar dela aldarrikatu dute, errenta txikienei eta autonomoei lagunduz.
bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: Eskarola landatu, lekak jaso, zentzumenen parkeko ikusmena zonaldea eta amarantoa, boniato beltza eta artatxiki beltza

2019-09-16
Eskarola nola landatu ikasiko dugu Bidaurretan Mikel Etxegarai nekazariaren eskutik, eta lekak jasotzen erakutsiko digu. Noaineko Zentzumenen Parkea erakusten jarraituko du Mikel Baztanek, eta saio honetan ikusmenaren txokoa ezagutuko dugu. Azkenik, Iñigo Segurolak hiru espezie desberdin deskubrituko dizkigu: amarantoa, boniato beltza eta artatxiki beltza
bideoa prestatzen
Zer da IRPHa?

2019-09-16
Luxenburgoko auzitegiko abokatuak esandakoaren harira izan dugu askok IRPH indizearen berri. Zertan oinarritzen da hipoteken itneresak zehazten dituen indize hau? Zer ezberdintasun ditu askoz ezagunagoa den Euribor indizearekin? Gaia argitzen lagundu digu Ander Abuin abokatuak.