Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Izaro Lestayo Getariako patroiak ezin du Kontxako banderan parte hartu

2019-09-02
Donostia Kultura erakunde publikoak ohar bidez jakinarazi zuen emakume patroiak ezin duela gizonezkoen kategorian parte hartu. Araudiaren gaztelerazko bertsioan oinarrituta hartu dute erabakia "un patrón" eta "una patrona" bereizten dituena. Euskarazkoan, aldiz, "patroi bat" dio, generoa zehaztu gabe.
bideoa prestatzen
Datorren igandean erabakiko da Kontxako bandera

2019-09-02
Kontxako banderaren lehenengo jardunaldiak oso irekita utzi ditu gauzak. Joan den igandean Oriok egin du denborarik onena emakumezkoetan eta Hondarribiak gizonezkoetan. Jarraitzaileekiko tartea, ordea, ez da garaipena ziurtatzeko nahikoa eta lehia handia espero da bigarren jardunaldian.
bideoa prestatzen
Pentsiodunek Sabin Etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute

2019-09-02
Pedro Sanchez asteazken honetan etorriko da Bilbora alderdi Jeltzalearekin hitz egiteko. Bilera, eguerdian izango da, Sabin Etxean; eta pentsionistek bertan elkarretaratze bat egingo dutela iragarri dute. Horrez gain, ostegunean La Vuelta Bilbora helduko da eta bertan ere egongo direla argitu dute. Beraz, aste honetan Bilbon egingo diren bi ekitaldi horietan egongo dira pentsio duinak eskatzeko xedearekin. Pentsiodunek, protestekin hasi zirenetik, 86. astelehena bete dute gaur. Mesfidati azaldu dira Gobernua sortzeko aukerarekin eta aurrerapena eta pentsio publikoen defentsa helburutzat dituen Gobernua eskatu dute.
bideoa prestatzen
Navarra Sumak Iruñeko udal gobernuan orain arte hartutako neurrien errepasoa

2019-09-02
Ekainean eskuratuzuen eskuin muturreko koalizioak, Navarra Sumak, Iruñeko udal gobernua, eta Enrique Maya zerrendaburuak aginte makila. Orduz geroztik hainbat neurri eta erabaki hartu dituzte UPN, PP eta C's-eko kideek. Hona hemen errepasoa:
bideoa prestatzen
Emakume feminista, ezkertiar eta independentistek atxikimendua eman diote Sara eta Izarren aldeko manifestazioari

2019-09-02
Sara Majarenas eta bere alaba Izarri babesa adierazi diote 30 emakume feminista, ezkertiar eta independentista inguruk gaur Gladys enean egindako prentsaurrekoan. Hilaren 10etik aurrera epaituko dute euskal preso ohiaren eta haren alabaren erasotzailea Valentziako Lurralde Auzitegian. Emakumeen aurkako “diskriminazio egoera eta eguneroko zapalkuntza” salatu dute prentsaurrekoan. Prentsaurrekoan atxikimendua adierazi diote datorren igandean Donostian egingo den manifestazioari. Eguerdiko 13:30ean hasiko da Bulebarrean, ‘Sara eta Izarrekin elkartasuna’ lelopean.
bideoa prestatzen
Munduko suteak minutu batean

2019-08-30
Amazonia txikitzen ari den sutean ipini du munduak arreta, hala ere zoritxarrez, badira beste sute erraldoiak lur-planetan barrena; Kongo, Angola, Alaska eta Siberian esateke.